Larrasa

Garaiera 1453 m
Mendialdea Toloño
Kokapena ED50 30T X.533583, Y.4716527
WGS84 42.598546 N, -2.591996 E.
Beste izenak La Rasa
Abiapuntuak Biasteri / Laguardia, Lagran.
Gertu Peña del Castillo, Palomares, Recilla, Peña del León, Cervera, Semendia, San Tirso, Jaunden, Eskamelo, San León.
Lurraldeak Araba.
Kategoriak EHMK.
images
Larrasa
Mendebaldetik ikusita inaxio

Hauxe duzue Toloño mendikateko tontorrik garaiena, nahiz eta Palomaresek jan ohore hori denbora askoan. Antza denez denbora luzez uste izan da azken hau zela tontorrik altuena, baina biak neurtutakoan Larrasarena gelditu da gorago. Nolanahi, metro gutxiko aldea da. Garaiena ez ezik, zerrendako tontorren artean bera da mendikate honetako zailena ere.
Peña del Castillo izeneko haitza du aurrez aurre iparraldean, 200 bat metrora, eta bien arteko lepora dator igoerabide erabiliena, Toro mendatetik. Ez du zailtasun berezirik igoerak lepo horretaraino, handik aurrera hasten dira komeriak. Lepoan bertan bi xenda bereiz daitezke larrean barrena Larrasako tontorrera jotzen dutenak: bata gorago eta bestea beheraxeago: bigarren honi jarraitu behar diogu, izan ere ekialdeko gandorra elkarrengandik bereizitako haitzez osatuta dago eta ez da batere erraza horiek gainditzea. Jarraitu beharreko bideak aldapa handian zeharka eginez saihesten ditu haitz horiek, eta tontorraren parera heltzean abiatzen da gora, larrean eta haitz artean urratutako bide amilgarri batean gora (erne!, oso leku txarra da hori bustita egonez gero). Bada pasarte bat bereziki estua, haitzartean egindako ebaki bat, oso deserosoa (motxilak lepoan utziz gero errazago pasako zarete). Ez dago hori baino bide errazagorik.
Ikusmira zoragarriak dira hangoak. EH mendialde ikusgarrienetako bat osatzen du Palomares eta harekin lotzen duen gandor hautsiarekin batera. Ez dago gandor horren gainean aurrera jarraitzerik, baina bada bide bihurri bat Palomareseraino heltzen dena, Larrasako iparraldeko isurialdea zeharkatu eta gandorra haitzarte batetik zeharkatuz hegoaldeko isurialdera pasata hurbilduko gaituena. Ez da bide erraza ordea.

Irudiak

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

****

***

****

****

***

*****

****

***

***

***

***

****

****

***

****

***

****