Mandoegi

Garaiera 1045 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.589060, Y.4777730
WGS84 43.145189 N, -1.906153 E.
Abiapuntuak Arano, Eskibar, Goizueta, Plazaola. (N.)
Gertu Urepel, Abadegurutz, Altzegi, Leuneta / Unamuno, Ipuliño, Azketa, Eguzkizko muinoa, Larre, Zaburu, Urdelar, Irakurri, Onddo.
Lurraldeak Gipuzkoa, Nafarroa.
Kategoriak EHMK.
images
Mandoegi
Urepeleko lepotik inaxio
Irudiak

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

**

***

****

**

***

***

***

***

***

***

***

**

***

***

***

***

**

**

***

***

Aranoko madarikatua

Hirugarrengo saiakeran erdietsi nuen gaina, Ireberrekin jazo zaidan legez. Hori guztia laino zatarra zela eta.
Aranoko herri nafarra izango dugu abiapuntu, Hernani eta Goizueta lotzen dituen karreteraren erdian. Itsasoa herritik ikusten den herri nafar bakarra da. Kostata sinetsi nuen datu hori, baina esperientziak hala dela erakutsi dit.
Añoñeko gune megalitikora iristea da zatirik aspergarriena, ordu bateko pista itsusi baten ondoren. Bertatik, Mandoegi, gure ezkerrean agertzen den muino belartsua da. Eskubitara, Adarratik datorren gandorra ikusiko dugu, euskal trabesiarik mitikoenetarikoa. Egunen batean egin beharko... .
Añoñetik xenda belartsu bat ateratzen da Mandoegiruntz. Berau hartu eta lepo batera iristean, hesia igaro eta azken aldapa igo. Panoramika dezentea, batez ere pirinio kuttunak begiztatzen badira. Indartsu bazaudete, jarraitu gandorra ordu batean zehar Urepel eta Altzadiruntz. Mandoegik berak soilik, 3 ordu t\'erdiko txangoa eskatuko dizue.