JaizkibelEnviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
![]() Jaizkibel tontorra ©inaxio Mendi luzea da, dena bat Hondarribitik hasi eta Pasaiaraino. Errepide batek zeharkatzen du alderik alde eta Telebista emisora bat dauka tontorretik gertu. Alderdirik politena, seguraski itsas ertza da, harearriak oso itxura berezia hartzen baitu olatuek astintzen duten lekuetan. Bere gandor luzean hainbat gune interesgarri aurki dezakegu: Pasaia aldetik igotzen den gandorrean karlistek eraikitako hiru dorreak eta Hondarribi aldekoan Guadalupe ermita eta gotorlekua. Pasaia aldean, Puntak izeneko itsasmuturrean eskalada eremu bat dago, nahiko berezia, harearrizko hormetan gora, txapaz josia eta igoerabide ugarirekin.
Related nodes
[ibilbide] Pasai Donibane .. Jaizkibel,
[ibilbide] La ruta de las torre-vigía,
[track] Donostia o Donibane .. Hondarribia,
|
![]() |
itsasertza
Kaixo
Nik Jaizkibeleko trabesia osoa egina daukat: Hondarribitik hasi eta Pasairaino, tartean antenak eta karlisten dorreak pasata. Baina mendi honen itsasertza ezagutu nahiko nuke, askotan entzun baitut forma bitxiko harrokak daudela eta oso paisai polita.
Ba al dakizue nondik hartzen den itsaso ondotik doan bidea? Galtzeko arriskurik ba al dauka? Iraupena?
Eskerrikasko aldez aurretik
Kostako bidea
Kaixo, asteartean bertan egin genuen bidea eta zoragarria da, nahiz eta kostako bide osoa guztiz ez egin. Izan ere, pista asko dago bertan eta zail egiten da kostatik barrena doan ibilbide zehatza hartzea. Gainera gora behera askoko bidea da. Guk 7 ordu pasata behar izan genituen ibilbidea osoa egiteko, baina esan bezala izugarri polita da, merezi du! Kostako bide zuzena hartu nahi baduzu SUA edizioak "Cuadernos Pirenaicos" atalean BIDASOA izeneko iburua gomendatu nahi dizut. Bertan, Jaizkibeleko plano zehatza baitago, baita ibilbeak ere. Oso lagungarria egingo zaizu. Zorte on eta ibilbideaz gozatu!
Re: itsasertza
Nik zehatz mehatz ez dakit bidea nondik norakoa den, ez baitutu guztia egin, bai, ordea, tramo batzuk. Hasiera Hondarribiako Higer itsargitik irteten den pista izan daiteke eta ez dut uste galtzeko arriskurik ote dagoen. Nik hemendik Biosnar itsas muturreraino egin dut eta ez dago galtzerik. Hala ere, informazio zehatzagoa nahi baduzu jo ezazu Donostiako Club Vasco de Camping elkartera edota bisita ezazu hauen web orria www.vascodecamping.org
Nik hau aurkitu dut web orrian:
\"La travesía tiene una longitud de 20,700 km, mucho desnivel acumulado, 830 m, y se completó en 9 horas de marcha con paradas.
DADO EL INTERES DE LOS AFICIONADOS EN CONOCER ESTE EXCEPCIONAL ESPACIO NATURAL, A PARTIR DEL 03/05/2005, EN EL CLUB (Iparraguirre, 8, Donostia, y también en la página WEB, los aficionados pueden obtener los diferentes mapas que el club ha confeccionado, con las rutas marcadas sobre el mismo. Existen tres trabajos: El de la travesía integral, y otros tres con rutas parciales, para aquellos que deseen conocer todo el recorrido con más tranquilidad, posibilidades más recomendables.
En breve el Club confeccionará una topo-guía para que el aficionado, con su ayuda, pueda aventurarse en este exquisito escenario.\"
Errenteriako Urbaduru Mendi Taldeak bere azken alean ere trabesia honen berri ema du. Duela gutxi ere, Berria Egunkariak Jaizkibelgo itsasertza ezagutzeko hiru ibilaldiren berri eman zuen (Biak gorderik ditut).
Euskaldunon Egunkariak argitaratutako Bidaide liburuan ere aurkituko duzu Jaizkibelen inguruko txangoren bat.
Ea zorterik duzun eta mendi zoragarri honetaz gozatzen duzun.
Izenari buruz
Izan ere, Ikerrek dioen bezala, Jaizkibel izenak bi osagai argi horiek ditu: aitz + gibel (arrokaren atzekoa). Arroka Aiako Harria zela pentsa daiteke. Ahoskerari dagokionez, kontuan hartu behar da gutxienez Hondarribitik Donostiraino gaskoiak bizi izan zirela eta horiek ahoskera aspiratua zutela (Bizkaian Aizkibel aurki daiteke). Jaizkibelen bertan beste aspirazio gaskoi baten aztarna aurkituko dugu: Justiz baserria (Guztiz Ederra).
Izenari buruz
Endikak dioena egia da, izena Gaitz- gibeletik datorkio, han ibiltzen ziren ardiek gibeleko minaz jota hiltzen baitziren tenporada batez.
Izenari buruz
Ba nik beti entzun dudanez, bere izena Haitzgibel-etik datorkio, hau da, haitzezko atzealdea edo haitzaren atzealdea. Gainera Jaizkibel ez da mendi guztiaren izena, izen hau itsaso aldera begira dagoen magalari eman zaio, aurrealdeari Allerru deitzen zaio, eta Guadalupe ermitatik Higer lurmuturrera doan zatiak, aldiz, Olearso izena hartzen du.
Jaizkibel izenari buruz
Jende askok Jaizkibel mendia ezagutzen badu ere, oso gutxik dakite bere izenaren jatorria. Berez jatorrizko izena Gaitz-Gibel omen zen, behiak mendi honetara eramaterakoan garai batean gibeleko gaitz bat jota ibiltzen baitziren bertan jandako belarren bat zela eta.
Jaizkibel
Si os decidís por coger la bicicleta de carretera y subir a Jaizkibel os recomiendo subir desde San Juan porque desde Guadalupe es más duro.Si por contra lo hacéis con mountain-bike es mejor llegar al alto de Gaintxurizketa y justo en el cruce del alto tomar una pista de cemento muy pronunciada que os llevará a una falda de Jaizkibel desde donde podréis llegar a Guadalupe o a San Juan.También tenéis pistas desde Lezo pero hay que conocer un poco para no perderse. Suerte!
jaizkibel
nik 10 urterekin egin nuen mendi hau, eta oso erraza da .Azkenengo malda gogor xamarra da. Jeitsiera Pasai San Pedrora egin genuen
jaizkibel
Mendiko bizikletaz egiteko bide ederra dago Guadalupetik hasi eta barruko magalaren erditik Pasaiko norabidea duena. Buelta horren azpitik eta basoan barrena dihoan beste bide batetik egiten ahal da. Bista zoragarriak ditu.