Gazteluzarra

Garaiera 1116 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.663468, Y.4739825
WGS84 42.791659 N, -1.002617 E.
Beste izenak Gaztuluzarra
Abiapuntuak Bidankoze
Gertu Argible, Seseta, Arain, Atsagarbia, Sasari, Txitxirimuria, Azkarregia, Torres, Migoleta, Txorrotxarria, Kakueta / Peñablanca.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak .
images
Gazteluzarra
Gaztuluzarra ekialdetik zuriain

Ez da Nafarroako mendirik ezagunena (ez horixe!) baina merezi du bisitatxo bat hala ere. Hurbil dagoen Argiblek ere ez du mendizale askorik ikusten, nahiz eta horrek bertize, txartelontzia eta guzti dituen. Gaztuluzarrera igotzeko abiapunturik hoberena Bidankoze da. Elizaren parean ekialdera zuzenean igotzen den bidea hartu pinudian dagoen lepo txiki batere iritsi arte. Handik hegoaldera joko dugu, Lezerena (edo Elizarena)ko gainetan gora. Behin mendilerroaren gandorrean, berehala begiztatuko dugu Gaztuluzarraren goiko harkaitza, hegoaldean, pinudi ilunen gainean gailentzen. Handik gorako bidea ez da hain erraza, baina gailurra uneoro begien bistan izanen dugunez, ez gara galduko. Jaisteko, etorritako bideaz gain, badago aukera hegoalderantz jo eta San Juan ibarrean behera itzultzea. Bide hau, ordea, nahiko itxita dago, eta zati bat errepidean gora egitera behartuko gaitu. Hobe dugu Salvoch bordara jaitsi –gailurretik ikusten da- eta bertan hasten den bidexka Bidankotzeraino jarraitzea.

Irudiak

****

***

***

****

***

***

***

***

***

***