Miravalles, Oihana

Garaiera 599 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.614768, Y.4743766
WGS84 42.835976 N, -1.597065 E.
Abiapuntuak
Gertu Amiñagain / Lartzabal, Antxorizko haitza, Ezkaba, Elixato, Tangorri, Ortxikasko, Maliturri.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak .
images
Miravalles, Oihana
Goialdearen ikuspegia zuriain

Ultzama eta Arga ibaiek besarkatuta, mendixka bat gailentzen da Iruñerriko mugetan, Arre, Uharte eta Atarrabiaren artean. Inguruak nahiko “hiritarrak” dira, beraz, baina mendi apal honek paseo atseginak egiteko aukera ematen du. Alde batetik, badago PR bat (Oihanbide izenekoa), mendi honen itzuli osoa egiten duena. Bestalde, bide atsegin batean gora, gailurrera igotzeko aukera ere badago eta bertan Uharteko gazteluaren aztarnak ikusiko ditugu. Beheraxeago, ipar-ekialderago, gurutze handi bat dago eta txartelontzi bat ere bai. Iruñerriko ikuspegi ezohiko bat ematen du mendi honek, hortik seguruenik erdarazko bere izena. Txangoak hasteko tokirik hoberena Arreko Trinitatearen baseliza da, zubi eder batean barrena.

Irudiak

***

***

**

***