Lorea

Inbolukruaren kanpoko eta tarteko brakteek luzakin estua dute, lantza-itxurakoa, 2-5 cm-koa, makurra eta ildaskatua; hosto ia ilegabeak, 3-8 mm-ko arantzekin; 3-8 mm-ko kardilauna.

Lorea

Lore horiak, landare ilegabea edo ia; hostoen oinaldea zabala da, besarkatzailea.

Loreak
Adaska bat

Hosto ilegabe et distiratsuak bi aldeetatik; kupularen erdiko eta goiko ezkatak punta zurrun eta zorrotz banatan luzatzen dira maiz; zuhaixka, gehienez 2 m garai, eskuarki; 1-4 mm-ko hosto txortenak.

Loreak

Hosto lineal/lantzeolatuak, 1,5 cm baino estuagoak, 3-5 nerbiorekin.

Loreak

Anterak (5)6-9(10) mm luze dira, harizpiak baino nabarmen laburragoak; lore-elkarteak 3-8 lore ditu eta gehienetan bakuna da; hostoak 04-1 cm zabal dira.

Loreak
Loreak

Lore-elkarte trinkoa, bulbilorik ez duena; kordotxak 2(3) atal ditu, zorrotzak eta normalean iraunkorrak; zurtoinak erraboilatxoak eduki ohi ditu oinaldean, erraboilaren gainean.

Lorea
Konoak eta hostoak

Estomak hosto-azpietako bi zerrenda zuri nabarmenetan daude; konoak zabal bezain luzeak dira eta haien ezkata hazi-emaileen puntak kanporantz okertuta daude; kimu berriak glaukoak dira.