Loreak

Hostoak filodioak dira, gramineoen hostoen antzekoak; estipula nabari-gaitzak; lore gorrixkak.

Lorea

Ligula laranjak, inbolukruaren brakteak halako bi baino luzeagoak; kapituluek 4-7 cm-ko diametroa dute; hostoak 1-5 cm zabal dira.

Landarea

Txortena berdea da osorik, edo bestela oinaldean gaztaina-kolorekoa da; frondeak 10(15) cm baino laburragoak dira; indusioek ertz ziliodun/zirrindaduna dute.

Loreak

Hostoek 1-15 hostoxka dituzte, guztiz desberdinak hostoetako batzuetan; xixku-itxurako kaliza puztua, batzuetan kolore bikoa; korola horia, purpura edo arrosa; gila kalizaren hortzak baino luzeagoa eta estandartea baino laburxeagoa da.

No photo

Landare sendoak; 50-200 cm-ko zurtoin emankorrak; hostoak 8-16(20) mm zabal dira; 60-200 mm-ko galburu emeak; galburu arra emeetatik bereiz dago.

Lore eta hostoa

Lore guztiek edo gehienek 4 sepalo eta 4 petalo dituzte; karpelo gutxi, 4-14(17) lore bakoitzeko.

Landarea

Hostoen lakainak obal/eliptikoak dira eta gehienetan hortz gutxi dituzte, punta alderantz elkar-ukitzaileak; alboetako lakainek oinalde simetrikoa edo zertxobait asimetrikoa dute, eta oinaldeko ertzen angelua 90º baino estuagoa dute.

Loreak

Adar gazteak eta hosto-txortenak berde argiak dira; hosto-azpiek guruin eseri bat edo gehiago dute oinaldean; lore-elkarteak 8-15 cm luze dira, hostoak bezala.

Loreak

Hostoek 1-2(3) gingil-pare dituzte, osoak edo hortz zorrotz bakan batzuk dituztenak; loreek estilo bat dute; fruituek pireno bat dute, inoizka fruituren batzuk gehiago dituzte.

Cruciata laevipes, Ilarduia aldean

Zurtoinek ile zutitu asko dituzte; kandu iledunak, hosto-antzeko 2 braktearekin; hostoak adabetarteak baino askoz laburragoak izaten dira.