blog de inaxio

Hilharriak taldeko Luis Millán eta Balere Barrero kideek sortutako liburu baten berri eman nahi dizuet. Eurek autoeditatutako liburua da eta kostea berdintzeko prezioan saltzen dute: 10 € norberak jasoz gero eta 15 € korreoz jaso nahi izanez gero. Idatzi millandolmen.abildua.gmail.com helbidera eskaria egiteko. Zeuek jaso nahi izanez gero, Donostiako Club Vasco de Camping-en egoitzan jaso dezakezue, aipatutako helbidean eskaria egin eta gero.

Erantsitako fitxategian ikus dezakezue liburuaren azala:

Aspaldi nabil kamara digitaletan gertatzen diren aurrerapenak jarraitzen, mendian edo bizikletaz nabilenean soinean eroso eramateko moduko kamara egoki baten bila. Eta beharbada beste norbaiti ere interesgarri gertatuko zaizkiolakoan, hona hemen nere gogoetak.

Donostiako Hirigintza-Araudian jasotako monumentuen katalogoko sarrerak erantsi ditut, lehenengo eta bigarren babes mailakoak. Joango naiz pixkanaka-pixkanaka argazkiekin osatzen, turistek tarterik uzten badidate, bizikleta eta bidegorri sarea aprobetxatuz. 252 dira hirugarren mailakoak, eta milatik gora laugarren mailakoak. Horiek aurrerago, beharbada.

Argitaratu gabe zeuden batzuk argitaratu eta bikoiztuta (eta argitaratu gabe) zeuden beste mordoska bat ezabatu dut, garbiketa egiteko.

Euskadi.net webguneko monumentuen databasea jaso eta mapa gainean jarri dut, erreferentzia gisa erabiltzeko. Hauxe duzue helbidea: http://www.euskal-herria.org/node/24725.

Geolokalizatutako eduki guztiak erakusten dituen mapa bat sortu dut: http://www.euskal-herria.org/node/24438. Tartean argazkiak ere bai. Bada orain ezker aldeko ikono txikien artean bat harako esteka jasotzen duena: munduarena da.

Badugu webgunean atal berri bat leize eta kobazuloak jasotzeko: http://www.euskal-herria.org/node/24290. Begiratu bat ematen ibili naiz sarean orain arte egindako katalogazio lanen bila eta bi aurkitu ditut, bat Gipuzkoakoa, Aranzadiren eskutik, http://www.aranzadi-zientziak.org/catalogo-espeleologico, eta bestea Nafarroakoa, Nafarroako gobernuaren eskutik: http://www.cfnavarra.es/OPCM/buscsm.asp.

Ba, funtsean, hor daudelako. Euskal mendietan barrena dabilenak sarri topatzen ditu bidean eta beti dira entretenigarri. Asko eta asko aterpe ere badira aldi berean, goi aldean daudenean, eta ezinbesteko erreferentzia beste askotan, behe aldean, kale artetik abiatu eta mendi aldera jotzen dugunean.

Ondare publikoa dira gainera, nahiz eta estimu handirik izan ez orain eta asko eta asko lurra jotzeko zorian egon. Itxitura eta hesiz inguratuta gelditzen ari diren mendialde askotan zabalik mantentzen diren herribide zaharren arrastoei eusten diete. Ermita batek, nolabait, bertara heldu eta bere inguruan ibiltzeko eskubidea ematen dizula ematen du.

Locustella naevia?
Ekainak 30

Azken asteotan bizilagun berriak izan ditugu etxean, etxeko atarian, sarrerako atearen ondoko tiesto batean hain zuzen. Orain ere hor izango dira, hau idazten dudan bitartean, bere txokoan kizkurtuta, baina ez luzerako seguraski.