Eskaleramendi, Arthanolatze, Txardeka, Mendibeltza, Bagargiak lepotik. Txango erraza baina luze eta bidetik kanpo. Kontuz ibiltzeko modukoa elurra, lainoa edo eguraldi kaskarrarekin.
Ibilbideak: AquitaineLurraldeak- Biarnoa - Landes - Huesca - Zaragoza - Asturies - Avila - Burgos - León - Palencia - Segovia - Soria - Zamora - Girona - Lleida - Araba - Bizkaia - Gipuzkoa - Nafarroa - La Rioja - Aude - Hérault - Ariège Ibilbide motazuriain-k bidalia 2009, azaroa 26 - 18:50-an
Eskaleramendi, Arthanolatze, Txardeka, Mendibeltza, Bagargiak lepotik. Txango erraza baina luze eta bidetik kanpo. Kontuz ibiltzeko modukoa elurra, lainoa edo eguraldi kaskarrarekin.
zuriain-k bidalia 2009, azaroa 26 - 16:20-an
Errola, Otsamunho eta Osatxar Meharroztegiko lepotik. Txango ederra, biderik gabe baina zailtasun handirik gabe, Aldudeko bazter hauek ezagutzeko. Kontuz ibiliko gara, nolanahi ere, eguraldi txarra eginez gero.
zuriain-k bidalia 2009, azaroa 26 - 15:07-an
Girizu, Urtarai eta Lindus mendiak Ibañeta mendatean hasten den pista zabaletik. Autoa 1.1 kilometroan utzi, ehiztari etxoloa dotore baten ondoan eta bideari lotuko gatzaizkio.
zuriain-k bidalia 2009, azaroa 26 - 14:15-an
Behorlegi eta Hauskoa batera igotzeko ibilbide erraz eta atsegina Landerreko lepotik abiatuta. Kontuz ibili behar da Behorlgiko gandorrean, batez ere izotza edota elurra dagoenean.
zuriain-k bidalia 2009, azaroa 26 - 13:55-an
Elorregiko Kaskoa eta Urrizpilota mendiak Izpegiko lepotik igotzeko ibilbide atsegin eta ederra.
zuriain-k bidalia 2009, azaroa 26 - 13:30-an
Lakhura-Ihitzkunditze mendiak igotzeko bide ederra eta ezohikoa, Eraizeko lepotik abiaturik. Jaitsiera Lakhurako gandorrean behera eginen dugu, batzuetan toki arriskutsuetan barrena. Batez ere elurra edo izotza denean ez da gomendagarria jaitsiera hori aukeratzea, etorritako bidetik edo zuzenean Angel Oloron aterpera jaistea hobe.
zuriain-k bidalia 2009, azaroa 26 - 13:18-an
Lapurdiko mendirik garaiena. Nafarroako Otsondo mendatean eskuinaldera joko dugu errepidexka batetik Arretxexuriko leporaino. Bertan aparkatu eta iparralderantz joko dugu. Ibilbideak pista saihesten du zenbaitetan, batzuetan bideko monumentu megalitikoak ikusteko. Lizartzu, Antsestegi eta Iguzkimendi mendiak eskuragai izanen ditugu. Ibilbide luzea da.
zuriain-k bidalia 2009, azaroa 26 - 13:01-an
Arradoi mendira igotzeko bide labur-laburra. Hartxuriako orientazio mahaia igotzen duen errepidean autoa utzi eta ordu erdiz joanen gara gailur itxi honetaraino. Txangoa berez oso interesgarria ez denez, Hartxuriako orientazio mahairaino joan gaitezke autoz edo oinez.
zuriain-k bidalia 2009, azaroa 26 - 12:53-an
Jara mendia igotzeko ibilbide zuzena, pistetan barrena tarte gehienetan, astuna egin daiteke, beraz. Autoa Jauberribordaren saihesbideraino igo genezake, errepide zati bat saihesteko.
zuriain-k bidalia 2009, iraila 2 - 09:47-an
Oilarandoi, Munhoa eta Urdiako harria mendiak igoko ditugu. Horretarako Ahartza lepoan utziko dugu autoa. Haraino iristen den errepidexka (estu-estua eta bihurgunetsua oso) Baigorriko lehenbiziko etxeen parean hasten da, eskuin aldera (heg.) Geroko gure ibilbidean behin baino gehiagotan eginen dugu topo errepide eta pista hauekin. Zenbaitetan bidetik kanpo ibiliko garenez, kontuz ibiliko gara eguraldi kaskarreko egunetan.
|
|