|
Rutas: Oinez
Enviado por Xabiaram el 2019, Mayo 2 - 21:00.
Categorías |
Aramaio |
ABIAPUNTUA |
Ibarra (Aramaio) |
Esquema |
Ibarra-Amillondo/Kukutxeko Punta-IPIZTE/HIRUATXETA (1055m)-Lezeaga Lepoa-Ipiztekoarriaga-Ibarra |
Arratsalde pasako mendi ibilaldia.
Txangoa Ibarra herrian abiatzen da eta Ibabeko Andra Maria baselizaren ondotik gora egiten dugu, baserri pare bat pasa eta pinudi basoan sartzen gara pista zabal batean Ipiztikoarriaga Lepora arte, malda eramangarria dago tarte honetan guztian, ia 400 metroko desnibela, azkenik Amillondo/Kukutxeko Punta (775m) zapaltzen dugu. Hona arteko bide 1 ordu.
Enviado por Xabiaram el 2019, Abril 27 - 12:46.
Categorías |
Baztan |
ABIAPUNTUA |
Iñarbil |
Esquema |
Iñarbil-Hautza-Elhorrietako Lepoa-Iñarbil |
Arratsalde pasako mendi ibilaldia Euskal Pirineoetako handi batean, Hautza (1304m)
Ibilbidea Baztango Iñarbil herrian abiatzen da, hasierako etxaldeak pasa eta Hautzarako bidezidorra hartzen dugu, seinalatua dago. Igoera zuzen gorantz egiten da bidegurutzerik gabe mendiaren ertzetik gora. Malda handia dago, kontuan izan ia 1000 metroko desnibela gainditu behar dela, baina poliki hartuz ez du arriskurik. 2 orduko buruan tontorrean gaude.
Jeitsiera Elhorrietako Lepotik egin nuen, hemen harrespila soro handi bat ikusi daiteke.
Enviado por Xabiaram el 2019, Abril 27 - 11:54.
Categorías |
Baztan |
ABIAPUNTUA |
Berroeta |
Esquema |
Berroeta-Elorregi-Zokoa-SAIOA (1418m)-Okolin-Lizerloa-Berroeta
|
Egun osoko mendi ibilaldia Euskal Pirineotako mendi handi batean, Saioa (1418)
Ibilbidea Berroeta herrian abiatzean da eta hasieran Elorregi (1045m) mendirako bidea hartuko dugu, seinalatua dago, igoera polita da Larraburu aldetik Altzuetako lepora artean, 700 bat metroko desnibela gaindituz tontorrera iritsi arte. Ondoren Saioa aldera doan mendizerra luze samarra jarraituko dugu gora-behera handirik gabe, aukeran, Olariagoa eta Katilliko Kaskoa igo daitezke, desnibel handirik gabe. Hona arteko bidea ordu pare batean egiten da.
Enviado por inaxio el 2019, Abril 15 - 19:32.
Categorías |
Oiartzun |
ABIAPUNTUA |
Karrika |
Esquema |
Karrika - Elorrieta - Sorondo - Otraitz - Zaria - Uzpuru - Kausoro - Oieleku - Arritxurieta - Bidabieta - Zontzorrotz - Karrika |
Karrika errekaren bailara inguratzen duen ibilbidea, harrespil edo mairu-baratz ugariren aldamenetik pasatzen dena. Ez da Arritxurieta gainetik bertatik pasatzen, baina oso gertu gelditzen da. Jaitsieran Bidebietatik zuzenean Karrikara jaitsi beharrean porlanezko aldapan behera (hori da aukera azkarrena), Karrika errekara jaisten da berriz, bidea luzatu arren entretenigarriagoa delakoan.
Enviado por Xabiaram el 2019, Abril 7 - 09:35.
Categorías |
Bizkaia, Zigoitia |
ABIAPUNTUA |
Etxaguen |
Esquema |
Etxaguen-Harrobiak-Mairulegorreta-Dulau Atxa-Aldamin-Gorbeia-Egillolarra-Harrobiak-Etxaguen |
Egun pasako mendi ibilbide ederra Gorbeiako Parke Naturalean.
Hasiera puntua Etxaguen herria, Zigoitia udalerrian, hemendik Oketa mendira aldera doan bidea hartzen dugu baina gora jarraitu beharrean zeharkako bidea hartzen dugu Gorbeiako urtegiak eta Harrobiak aldera, ordubeteko bidea hariztian barrena bide garbian.
Harrobiak-tik aurrea Artzegi eta Maiurlegorreta haitzuloetara doan senda hartzen dugu, hau ere senda garbia da eta pagadi zoragarri batean barna egiten da, paraje oso polita da eta leize zulo hauek ere ikusgarriak dira.
Enviado por Xabiaram el 2019, Abril 7 - 09:16.
Categorías |
Ubide |
ABIAPUNTUA |
Ubide |
Esquema |
Ubide-Eneabe-Bastelarra-Arralde-Arimegorta-Altamiñape-Gorbeia-Egiriñao-Zastegiko Landa-Altamiñape-Undabe erreka-Ubide |
Gorbeiarako igoera egin dut Ubide (568m) herritik abiatuta eta Arraldeko bideskatik. Lehen pausua Eneabe (711m) tontortxora igotzea, ondoren Bastelarra (851m) eta azkenik Arralde (945m) tontorrak igo behar dira.
Behin hiru tontor hauek igota gaineko bideskatik goaz Arimegortarainok (910m), 2,5 ordu.
Hemen hasten da Gorbeirako (1482m) igoera nagusia, ikus daitekeen bezala metro asko gelditzen dira oraindik igotzeko, baina poliki-poliki bidea egiten da azkenean tontorrera iritsi arte.
Tartean trikuharriren bat ere ikus daiteke bidean.
Enviado por Jose el 2019, Marzo 30 - 12:28.
Categorías |
Artzentales, Balmaseda |
ABIAPUNTUA |
La Porqueriza lepoa |
Esquema |
La Porqueriza lepoa – Guinea – Campo del Espino lepoa – Kolitza |
Enviado por inaxio el 2019, Marzo 29 - 21:49.
Categorías |
Oiartzun |
ABIAPUNTUA |
Karrika |
Esquema |
Karrika - Xorrola bidea - Pillotasoro - Arritxurietagaña - Pagoagalarre - Ariztiburu - Gainzabal - Karrika |
Baliteke Pagoagalarre mendian egindako bidea itxita gelditzea otadia berriro hazten denean. Ibilbide hau egin zenean mendia garbitu berria zegoen.
Enviado por inaxio el 2019, Marzo 25 - 20:20.
Categorías |
Astigarraga, Hernani |
ABIAPUNTUA |
Epela |
Esquema |
Epela - Mugaritz (Otsazulueta) - Imiya - Santiomendi - Agineta - Atxurro - Añoa - Epela. |
Santiomendi oso mendi ezaguna da inguruetan eta erraza da tontorrera heltzea, porlanezko bide zabaletan gora, autoz joanda. Horren ondorioz jende askok mendia ezagutzen duela uste du, ikusi beharreko guztia ikusia duela. Ibilbide honen asmoa mendiaren beste ikuspegi bat ematea da, bide basati eta bakartiak erabiliz, ahal den neurrian asfalto eta porlanezko bideak saihestuz eta, bide batez, inguruko beste tontor nabarmenenak bisitatuz. Atxurro da horietako bat, badenik ere inork gutxik dakiena, ehiztari batzuk kenduta.
Enviado por inaxio el 2019, Marzo 17 - 12:51.
Categorías |
Leitza |
ABIAPUNTUA |
Leitzalarrea |
Esquema |
Leitzalarrea - Belarrain - Usategieta - Mandoegi - Urepel - Altzegi - Urkizu - Leitzalarrea. |
Ibilbide polita, pista zabaletan lehendabizi Leitzalarrea aldean, eta iradi eta basoetan barrena gero goi-aldean.
|
|