Rutas: OinezLurraldeakIbilbide motaSubmitted by Jose on 2021, January 30 - 21:18.
Submitted by Jose on 2021, January 30 - 12:23.
Submitted by Xabiaram on 2020, Diciembre 25 - 11:25.
Ibilbidearen hasiera puntua Altzola herria da. Bertan autoa uzteko aparkaleku txiki bat dago. Herria zeharkatu eta trenaren geltokirantz abiatuko gara Deba ibaiaren zubia pasatuz. Trenbidea zeharkatu ondoren gora hartu dugun sendari jarraituz basoko bide zabalagotik jarraituko dugu eta hemen zigi-zaga gorantz Altzola-Beraseta baserrira helduko gara, hau pasa eta gorago dagoen etxearen ondotik ere aurrerantz egingo dugu.
Submitted by Jose on 2020, Diciembre 24 - 15:38.
Submitted by Xabiaram on 2020, Noviembre 7 - 22:14.
(2020-01-29) Goiz pasako mendi ibilaldia. 3,5 orduko iraupena. Ibilaldi honetan lehenik Arriandieta (708m) eta jarraian Irimo (900m) mendiak igoko ditugu.
Submitted by Xabiaram on 2020, Noviembre 7 - 10:25.
(2020-09-16) Txangoa Saldropoko hezeguneko atseden-lekuan abiatzen da. Aparkaleku zabala dago bertan autoak uzteko. Hasteko Atxuri alderako bidea hartuko dugu hartxintxarrezko pistatik. Tarte lau baten ondoren aldapa handitzen joango zaigu basoan zehar, atajo batzuk ere hartu ahalko ditugu bidean eta Aitxuriko igoeran sartuko gara bete-betean. Bidezidor estu eta maldatsu batek eramango gaitu izen bereko lepora, hemendik tontorrera berehala iritsiko gara.
Submitted by Xabiaram on 2020, Noviembre 3 - 17:03.
(2020-08-08)
Submitted by Xabiaram on 2020, Octubre 31 - 10:42.
(2020-08-10) Txangoa Irati mendi guneko beheko aparkalekuan abiatzen da, bertan autoa uzteko toki zabala dago. Iratiko Oihana barrutirako sarrera ere bertan dago, kanadiar pasabidea gaindituz sartzen gara bertan.
Submitted by Xabiaram on 2020, Octubre 31 - 09:42.
(2020-08-19) Txangoa Orbaitzetako herrian abiatzen da, bertan aparkaleku zabala ere badago errepidearen ondoan autoa uzteko. Hasieran Irati ibaia aldera jeitsiko gara eta zubia igaroko dugu, honela ibaiaren ekialdetik doan pistari jarraituko diogu ipar norabidean. Tarte lau labur baten ondoren gorantza hasiko da bidea eta pistari jarraituko diogu goraino, 1000 metroko garaiera iritsi arte.
Submitted by Jose on 2020, Octubre 31 - 08:45.
|