Rutas: OinezLurraldeakIbilbide motaEnviado por inaxio el 2019, Septiembre 16 - 20:51.
Enviado por inaxio el 2019, Septiembre 2 - 20:17.
Ibilbide erraza gehienean. Hiriberritik abiatzean GR baten marra zuri-gorriei jarraitzea aski da Oilokiateko leporaino. Oilokiate eta tontorra bitarteko tarte horretan da zailena: gandorrean arkaitza oso irregularra da eta bide arrasto egokia aurkitu ezean ez da tarte erosoa, besterik gabe. Tontorraren ingurua ere nahiko hautsia da eta asun ugari dago. Jaitsierako bidea pista zabal bat da, ez da oso xarmangarria.
Enviado por Xabiaram el 2019, Agosto 31 - 17:55.
Enviado por Xabiaram el 2019, Agosto 31 - 17:49.
Enviado por Xabiaram el 2019, Julio 29 - 19:39.
Arratsalde pasako mendi ibilaldia. Abiapuntua Otzaurteko mendatean bertan, Bentaren ondoan dagoen aparkalekuan eta Aratz-Aizkorri Parke Naturalerako sarreran. Lehenik Antzuzkar mendiskatik Zabalaitz (868m) aldera daraman senda hartuko dugu, bidea hasieran pagadian barrena egiten da eta Garagartza aldetik datorreen errekastora iritsitakoan 150 bat metroko desnibela duen malda igoko dugu zelai eta garo arteko sendan Zabalaitzeko harkaitzaren tontorreraino. Bere oinetan trikuharri bat ere badago, "Garagartza" izenekoa.
Enviado por Xabiaram el 2019, Julio 28 - 11:17.
(2019-07-22) Egun pasako mendi ibilaldia Ameskoak eta Urbasako mendietan. Ibilbidea Artaza herriaren ondoan dagoen kanpinean abiatzen da, hemen Artazara doan bideska hartu eta herrirra iritsitakoan mendian gora egiten duen "Artaza-Lizarragako mendatea artzain bidea" jarraituko dugu, tartea hau da eguneko maldatsuena, 500 metro inguruko desnibela gainditu behar da. Bidea ona da, behealdean harritsuagoa eta goialdean behin pagadian sartuta lurrezkoa, honela iristen gara bargaren gainera (1050m) ordubete luzeko ibilaldia eginda.
Enviado por Xabiaram el 2019, Julio 28 - 11:07.
Arratsalde pasako mendi ibilaldia. 3 orduko iraupena. Ibilbidea Urra herrian abiatzen da, herrira iritsi baino aurreko bihurgunean egia esan, autoa bidearen bazterrean utzi eta Iturriotz izeneko tokitik gora doan pistaren ondotik igoko gara Larraitza edo Mandabideko Leporaino. Igoera izugarri polita da pista ondoan badugulako ere bidezidor bat errekastoaren ibilbidea jarraitzen duena, hau jarraituz gero xarma du igoerak. Ia 300 metroko desnibela gaindituko dugu tarte honetan.
Enviado por ietxaburu el 2019, Junio 10 - 20:15.
Brinkola herritxotik aurrera jarraituko dugu autoz, Barrendiola urtegiraino eta urtegiaren horma ondoan aparkatuko (544 m.). Horma zeharkatu gabe, urtegia ainguratzen duen pistatik abiatuko gara, urtegia eskuinetara dugula, 5/6 minutura, pista hau utzi eta ezkerretara gorantz doan bidea hartuko dugu. Bidea erosoa da eta eta hegoalderanzko norabidea jarraituko du 50 bat minutuz eraikin txiki bateraino (780 m.). Hemen erne. Eskuinetara gorantz eta ustez bide nagusia dena utzi eta eraikinaren atzealdetik ezkerretara eta maldarik gabeko bide zidor bat hartu behar da.
Enviado por Jose el 2019, Junio 1 - 07:19.
Enviado por inaxio el 2019, Mayo 4 - 12:36.
Oso ibilbide ederra iruditu izan zait beti eta behin baino gehiagotan egin dut. Bidezidorretan barrena doa ia beti, basoan barrena gehienetan eta Artikutzatik Izuerako aldapa kenduta, zailtasun gutxiko bidea da. Bidea zaildu nahi izanez gero arrastoak bazterrean uzten dituen gainak ere bisitatu daitezke: Pagolleta, Bidango Gaña eta Bianditz bera.
|
![]() |