Rutas: Euskal Herria

Lurraldeak

Ibilbide mota

Enviado por inaxio el 2018, Julio 2 - 19:51.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Hiriberri
Esquema Hiriberri - Berastegiko harratea - Madalen - Olazabal - Aritzabal - Urbarango harratea - Hiriberri.

Ibilbide ederra iruditu zait, Madalengo gandorrekoa bereziki, baina baditu bere zailtasunak ere.

Enviado por inaxio el 2018, Abril 16 - 21:22.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Irurtzun
Esquema Irurtzun - Sarobe - Irurtzun

Ibilbideak mendiaren bizkar guztia zeharkatzen du, ertzari jarraituz. Zailtasun bakarra bizkarrera igotzen den pasartean dago, ez baitago erraz jarraitzeko moduko arrasto nabarmenik. Itzulera hegoaldeko hegia zeharkatzen duen pista zabal eta erosoan barrena egiten du.

Enviado por inaxio el 2017, Septiembre 16 - 10:05.
Categorías Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Goizuetako errepidea
Esquema Goizuetako errepidea - Añarbeko pista - Urtegiaren hasierako tunela - Presa - Goizuetako errepidea.

Añarbeko urtegiaren itzulia, urtegia inguratzen duen pista zabala baliatuta. Pista egoera onean dago gehienean eta ez du gora-behera handirik, baina badira oso kontutan hartzeko zenbait zailtasun.

Enviado por ietxaburu el 2017, Mayo 8 - 11:02.
Categorías Iparraldea
ABIAPUNTUA Logibar (Zuberoa)
Esquema Logibar-Holtzarteko zubia-Ardaneko etxolak-Otxogorrigaina-Pistako etxolak-Holtzarteko zubia-Logibar

Autoa Logibarren (400 m.) utzi eta gorantz, Oltzarteko arroila zeharkatzen duen zubi fotogenikora iritsiko gara. Zubiaren beste aldetik jarraitu igotzen eta Larrañetik datorren pistarekin bat egitean (ordu bete), bertatik jarraitu eskubitarantz (mendebalderantz) ordu erdiz eta ezkerretara gorantz doan “Pista”ko bidera iritsiko gara. Metro batzuk aurreraxeago, 3 edo 4 auto aparkatzeko lekua dagoela ikusiko dugu (Larrañetik autoz etor liteke) eta beste metro batzuk aurreraxeago, gorantz doan bidea hartuko dugu (775 m.).

Enviado por inaxio el 2017, Enero 1 - 12:05.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Leaburu
Esquema Leaburu - Erroizpe - Lagarte - Gazteluko Harkaitza - Arburu - GR9 - Gaztelu - Leaburu

Ibilbide ederra, Lagarteko gain guztiak igo eta Leaburu eta Gazteluko hainbat bazter ezagutzeko. Lau gainetara igotzen da bidea, baina gora-behera txikia da guztietan.

Arreta jarri beharra dago halere Gazteluko Harkaitzaren igoeran, xenda egokia atzeman eta eta tontorreko haitz-mutur zorrotzen artean ibiltzeko (ez igo hara umeekin).

Luzetxo iritziz gero Gaztelutik abiatu zaitezkete, bada bide egoki bat (PR) Erroizperen Mendebaldeko bizkarrera eramango zaituztena.

Enviado por inaxio el 2016, Diciembre 7 - 17:52.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Urkizu
Esquema Urkizu - Lizarbakarra - Herniozabal - Uraitz - Aizpel - Ernio - Urkizu.

Herniozabalgo igoera eta aurreragoko ibilbidearen zati bat GRaren arrasto zuri-gorriei jarraiki egiten da gehienean. Arrasto honek ordea Aizpel gaina saihestu egiten du, beraz, tarte horretan, arrastoa utzi eta bizkarrean gora egin beharko dugu.

Zelatundik itzultzeko, berriz, beste GR bati jarraitu behar diogu zenbait kilometrotan, baina halako batean, bidegurutze batean, GRa utzi eta aldapan gora egin beharko dugu, Bidaniako bidea utzi eta Urkizu aldeko pistara igotzeko.

Enviado por inaxio el 2016, Octubre 19 - 19:59.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Beunda parkea
Esquema Beunda - Añarri erreka - Iramendi - Atabarrate mt. - Allaitz Txiki - Allaitz - Imeleku - Aratz - Sandrati - Añabaso - Beunda.

Beundako aterpearen ingurutik Hegoaldera luzatzen den bizkarrari jarraitu eta mahaien artetik pasata puntu horiz markatutako arrastoa bilatu behar dugu lehendabizi, Añarri errekara jaisteko. Hura zurezko zubi baten gainetik gurutzatu eta puntu horizko arrastoa bilatu behar dugu beste aldean, pistara igo eta hari 50 bat metrotan behera jarraituz. Iramendiren igoerari ekingo diogu arrasto horren laguntzaz, pagadian gora.

Enviado por inaxio el 2016, Octubre 9 - 22:00.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Gorriti
Esquema Gorriti - Musaio - Urkieta

Musaioko tartea joanean nahiz itzuleran erraza da, bide zabal eta erosoetan barrena, baina Urkietako igoera nahiz gandorreko azken tartea zail xamarrak dira, bustia dagoenean kontuz ibili beharrekoak. Azken tarte horretan marka zuri-gorrien laguntza izango dugu, nahiz eta zaharkituta egon (2016ko urria).

Enviado por inaxio el 2015, Mayo 16 - 09:24.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Lesaka
Esquema Lesaka - Nabaz - Amargungo lepoa - Gordoleako aisigunea - Agiña - Domiko lepoa - Mikelgorriko bidea - Biurrana - Lesaka

Ibilbideak G11 bidea jarraitzen du tarte luze batean, igoeran, eta bide garbiak eta zabalak jarraitzen ditu gainontzean. Halere, Lesaka aldera jaisterakoan, Biurrana aldean, arrastoak porlanezko bidea utzi eta lasterbide batzuetan behera egiten du. Bidea zakar xamarra da tarte horretan, errazago duzue porlanezko bidean behera jarraitzea.

Enviado por inaxio el 2015, Abril 10 - 21:42.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Arantzako harrobiko sarrera, San Juan Xar
Esquema Arantzako harrobiko sarrera - Bekoetxe - Argarate - Muinoko Soroa - Abelu-Apaola bizkarra - Bulatsegi - Agirregi - Etxezarreta - Aranibar - San Juan Xar - Arantzako harrobia