Rutas: Andoain

Lurraldeak

Ibilbide mota

Enviado por inaxio el 2022, Mayo 7 - 10:15.
Categorías Aduna, Andoain, Gipuzkoa, Zizurkil
ABIAPUNTUA Aduna
Esquema Aduna - Armosobarrena - Basopoeta - Belkoaingo gurutzea - Belkoain - Garate - Atxulondo - Astaerreka - Arizkurutzeta - Basopoeta - Aduna

Adunatik Atxulondo burdinola zaharrera joateko bidea, Belkoaingo gainetatik paseaz. Burdinola bera oso hondatuta dago, aurriak baino ez dira gelditzen eta landaretzak estaltzen du ia erabat, baina oso ingurune ederra da. Sasiak bidea estu hartzen du tarte batzuetan, Garatetik beherako jaitsieran edo Belkoaingo ekialdeko tontorraren inguruan esaterako; gerta daiteke uda-udazken aldean trabatuago egotea.

Enviado por inaxio el 2021, Abril 12 - 18:33.
Categorías Andoain, Gipuzkoa, Villabona-Amasa
ABIAPUNTUA Otieta (Andoain)
Esquema Otieta - Plazaolako Bide Berdea - Praixkuren borda - Ameraungo kanala - Oindolar - Ameraungo kanala - Mandabieta - Txertueta - Unanibiko zubia - Otieta.

Oso ibilbide atsegina eta erraza da, tarte luze batean Ameraungo ubidearen bazterretik doana, ubide hauen hainbat xehetasun ezagutzeko aukera ematen duena. Oindolarreko igoera aukerakoa da, ez da PR bidearen berezko zatia, baina neke handirik ez dakarren igoera da. Otietako aisigunea leku jendetsua izaten da eguraldi ona denean; bada aparkalekua bertan, eta hainbat panel didaktiko ere bai uraren ustiaketaren inguruan.

Enviado por Xabiaram el 2019, Diciembre 7 - 23:27.
Categorías Andoain
ABIAPUNTUA Otieta
Esquema Otieta-Usabelartza-Oindo-Adarra-Mantale-Otieta

(2019-12-01) Goiz pasako mendi ibilaldia. 4 orduko iraupena.

Ibilbidea Otietako Parkean abiatzen da, bertan aparkaleku zabala dago autoa uzteko.
Berehala hartzen dugu Muntto alderako bidea, hasieran galtzada antzeko bati jarraitzen diogu gaztainadi artean Idoiagako bordara iritsi arte, hemen ezkerrera geldituko zaigun bidezidor aldapatsu estu bat hartuko dugu gorantz Munttoko zista eta tontorraldera eramango gaituena.