Ibilbideak: AtaunLurraldeakIbilbide motaXabiaram-k sortua, 2019, abendua 11 - 22:29
(2019-09-21) Arratsalde pasako mendi ibilaldia. 3,5 orduko iraupena. Ibilaldia Ataungo Kaxeta auzoan abiatzen da, Lizarraustiko errepideak Aia auzorako Hemen baserrien ondotik doan pista hartuko dugu hasieran eta berehala murgilduko gara basoan. Hemendik aurrera Bernoako Galtzada bezala ezagutzen den aintzinako bidea izango dugu lagun goraino. Igoera entretenigarria da basoan barna eta bere malda ere badu.
Xabiaram-k sortua, 2019, abendua 11 - 22:11
(2019-10-13) Arratsalde pasako mendi ibilaldia. Ibilaldia Lizarraustiko Parketxean abiatzen da, hasieran Etxarri-Aranatzera daraman errepidea jarraituko dugu kilometro batez eta hemen ezkerrera gelditzen zaigun pista hartuko dugu. Pista zabala da eta zuzen ekingo diogu basoan gora, bideak ez du zailtasunik malda bera ezik, ordubeteko ibilaldiaren ondoren 1000 metroko garaierara iritsiko gara eta bigarren zatiari ekingo diogu, Puttarri (1299m) tontorra, honek tarte apur bat maldatsuagoak ere baditu baina ondo igo daiteke.
Jose-k sortua, 2004, urtarrila 17 - 01:00
Lizarrustiko Parketxearen ondotik ipar-mendebalde norabidean garai batetan trenbidea izan omen zen bidezidor bat habiatzen da. Aldapa gutxiko bidea da, gehiena basoan barrena, eta tarte bat haitzean landutakoa. Tuneltxo bat ere badu. Hiru ordu laurden inguruan Lareoko urtegira iritsiko gara. Lareotik Sarastarrira igotzeko gutxienez bi bide daude. Biak urtegiaren ipar-mendebaldeko ertzetik habiatzen dira, bata bestearengandik oso gertu, eta GR 20.1 ibilbidearen (Aralarreko itzulia) marka txuri-gorriak dituzte: batek marka zaharrak eta besteak berriak. Batetik joan eta bestetik etor daiteke, itzuli polit bat osatuz.
|
![]() |