Rutas: Artze

Lurraldeak

Ibilbide mota

Enviado por inaxio el 2022, Agosto 2 - 15:11.
Categorías Artze, Nafarroa
ABIAPUNTUA Arrieta
Esquema Arrieta - PR-NA-24 - Corona/Errazu - Xuritze - Erdiko Larre - Lerdengibel - SL-NA-27 - Hiriberri - Arrieta.

Ibilbide luze xamarra da (18 km), baina erraz egiten dira kilometroak, aldapa leunak dira (mendiko bizikletaz ere egin daiteke seguraski ibilbide osoa, aldapan gora erraz ibiliz gero). PR-NA-24 bidearen arrastoa jarraitzen du igoeran (tarte hau nahiko zatarra da Erdikolarrera heldu arte) eta SL-NA-27a jaitsieran. Xuritzera joateko tartean komeni da GPS edo iparrorratza, basoak bista asko laburtzen baitu; gainontzean jarraitu beharreko bidea nabarmena da.