Rutas: Goizueta

Lurraldeak

Ibilbide mota

Enviado por Xabiaram el 2022, Febrero 4 - 23:32.
Categorías Donostia, Goizueta
ABIAPUNTUA Eskas
Esquema Eskas-Artikutza-Izu-Negusoro-ARAINBURU (1054m)-Beltzuntza-Artikutza-Erroiarri-Eskas

(2022-01-30)
Egun pasako mendi ibilaldia Artikutzako mendialdean.
4 orduko igoera + 1 orduko atsedenaldia + 3 orduko itzulera.

Gaurko txangoa Eskaseko Guardetxeko aparkalekuan abiatzen da. Autoa uzteko toki ona dago bertan.
Hemendik Putrarrita alderako bidea hartu behar da, lehenik senda batetik, gero ibilgailuentzako pistatik ibiliz tarte labur batean.
Tontortxo hau pasa eta Artikutzarako jaitsiera egingo dugu basoan barrena, Atsegin-soro deituriko aldetik, hasieran bide estu samarra eta malda handia dago baina gero zabalagoa da eta ongi seinaleztarurik dago.

Enviado por inaxio el 2021, Octubre 31 - 19:08.
Categorías Goizueta
ABIAPUNTUA Eskas
Esquema Eskas - Eskaspeko erreka - Artikutza - Trenbide zaharra - Eskas.

Ibilbide erraza eta oso ezaguna, bai Eskasetik Artikutzara jaisten den bidea eta bai trenbide zaharrari dagokion tartea; ibiltari askorekin egingo duzue topo eguraldi oneko edozein asteburutan. Ederra da bai bidea bera eta bai ingurunea. Basoan barrena doa gehienean eta ondo seinalatuta egoteaz gain ibiltarien joan-etorrien ondorioz xenda oso nabarmenduta dago.
Badira bidean hainbat gune aipagarri: Erroiarri urjauzia, duela gutxi hustutako urtegia, Artikutza auzoa, errotarrien harrobia, Euskal Herriko lur zaharrenak gordetzen dituen pasartea, trenbide zaharra...

Enviado por inaxio el 2019, Mayo 4 - 12:36.
Categorías Goizueta
ABIAPUNTUA Eskas (Oiartzun)
Esquema Eskas - Artikutza - Izu - Pagolleta - Bidango Gaña - Eskas.

Oso ibilbide ederra iruditu izan zait beti eta behin baino gehiagotan egin dut. Bidezidorretan barrena doa ia beti, basoan barrena gehienetan eta Artikutzatik Izuerako aldapa kenduta, zailtasun gutxiko bidea da. Bidea zaildu nahi izanez gero arrastoak bazterrean uzten dituen gainak ere bisitatu daitezke: Pagolleta, Bidango Gaña eta Bianditz bera.