Rutas: Leitza

Lurraldeak

Ibilbide mota

Enviado por Xabiaram el 2019, Diciembre 8 - 16:28.
Categorías Leitza
ABIAPUNTUA Plazaola
Esquema Plazaola-Intxusi-Altzegi-Urepel-Erroste-Erroizte Hegoa-Eguzkizko Muinoa-Baztarla-Arramia Lepoa-Tolarea-Plazaola

Ibilaldia Plazaola geltoki zaharrean abiatzen da. Bertan Leitzaran ibaiko zubia pasa eta Altzegi aldera doan bidea hartzen dugu, hasieran pista zabala dugu, eta gero senda estuago bat hartuko dugu borda artean igotzen dena Intxusu aldera, malda nahikoa gogorra da tarte batzuetan, lehen orduan 500 bat metroko desnibela gaindituko dugu eta Intxusu (951m) tontorrera iritsiko gara, hemendik Altzegira (1015m) berehala helduko gara, tontor honek aurrekoak ez bezala postontzia ere badu.

Enviado por inaxio el 2019, Marzo 17 - 12:51.
Categorías Leitza
ABIAPUNTUA Leitzalarrea
Esquema Leitzalarrea - Belarrain - Usategieta - Mandoegi - Urepel - Altzegi - Urkizu - Leitzalarrea.

Ibilbide polita, pista zabaletan lehendabizi Leitzalarrea aldean, eta iradi eta basoetan barrena gero goi-aldean.

Enviado por Xabiaram el 2018, Septiembre 30 - 21:01.
Categorías Basaburua, Leitza
ABIAPUNTUA Leitza
Esquema Leitza(465m)-Santakruz(670m)-Ansolitzaundi(1056m)-Kornieta(1080m)-Ireber(1208m)-Itzulera

Ibilbide hau Leitza herriko plazatik bertatik abiatu dut, hemendik herriko hilerriaren ondotik doan aldapan gora Santakruz aldera igoz, hemen baseliza, borda eta abarreko inguru polit bat dago. Senda maldatsua dago aurrerako zati honetan baina ez da luzeegia, eta laister iristen gara goiko pistara, haize-erroten ingurutik doana, bidea pistatik egin beharrean hau gurutzatu eta zelaian zehar doan bideska hartu daiteke. Belardi zabalera heltzen gara, ardi eta behor ugari ikusi daitezkelarik bertan.