Rutas: Orbaizeta

Lurraldeak

Ibilbide mota

Enviado por Xabiaram el 2020, Octubre 31 - 09:42.
Categorías Hiriberri, Orbaizeta
ABIAPUNTUA Orbaitzeta
Esquema Orbaitzeta-Harri Eder Gaina-Ugabiel-Berrendi-Martxate-AUZTARRI-Gibelea Oihana-Irati ibaia-Orbaitzeta

(2020-08-19)
Egun pasako mendi ibilaldia Aezkoa/Abodi aldeko Euskal Pirineotan.
4 orduko igoera + atsedenaldia + 2 orduko jeitsiera.

Txangoa Orbaitzetako herrian abiatzen da, bertan aparkaleku zabala ere badago errepidearen ondoan autoa uzteko. Hasieran Irati ibaia aldera jeitsiko gara eta zubia igaroko dugu, honela ibaiaren ekialdetik doan pistari jarraituko diogu ipar norabidean. Tarte lau labur baten ondoren gorantza hasiko da bidea eta pistari jarraituko diogu goraino, 1000 metroko garaiera iritsi arte.