Rutas: Bizkaia

Lurraldeak

Ibilbide mota

Enviado por Andrex el 2006, Agosto 23 - 16:23.
ABIAPUNTUA Belateko gainetik

Belateko gainaren inguruan dagoen "aparkaleku"an kotxea utzi eta hortik aurrera ibilbidea ederki markatuta dago. Erdi aroko eliza-ermita behean eskuinera utzita, igoera txiki baten ondoren, baso artean dijoa ibilbidea larre batzuetara iritsi arte (malda gora da bidea). Handik aurrera ibilbidea ez dago hain garbi (kontuz laino egunetan) baina eskuinaldera hartuta muino batera iritsi eta handik Okolin, nahiz Saioa (urrutirago) egin daitezke. Oso mendi polita.

Enviado por inaxio el 2006, Julio 25 - 09:43.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Larraitz
Esquema Larraitz - Egurral lepoa - Larrunarri - Egurral lepoa - Muitze - Larraitz

Abaltzisketa eta Zaldibia arteko errepidean dago Larraitz, jatetxez beteta. Bi aparkaleku handi ere badira, bata errepidearen gain aldean eta beste azpi aldean. Goiko aparkalekutik abiatuko gara.

Aparkalekuaren amaieran langa pasa eta harri txintxarrezko pista zabal bati jarraituko diogu HMko norabidean. Langatik kilometro batera, iturri eta uraska bat pasa eta gero, egurrez atondutako bidezidor bat ("Txindoki" jartzen duen seinalea ere badu -2006/7/24-) abiatzen da ezker aldetik aldapan gora. Arrasto nabarmenari jarraituz helduko gara mendebaldeko bizkarrera eta han, hesia pasata, pinudi baten ertzetik jarraituko dugu, Oria iturrira heltzeko, beste bihurgune baten ondoren.

Enviado por inaxio el 2006, Julio 16 - 20:37.
Categorías Araba
ABIAPUNTUA Egileor
Esquema Egileor - Alangua - Opakua - Arrigorrista - Larredez - San Juan mendatea - Santa Elena - San Juan mendatea - Egileor

Egileor nahiz Alanguatik abiatu zaitezkete, baina ni Egileorretik abiatuko nintzateke (nahiago dut bien arteko errepideko zati gogaikarri hori hasieran egin). Egileorrera heltzeko erabili duzuen errepidean atzera egin eta hurrengo (ERNE!) bihurgunean bertan dagoen bidegurutzeari kasorik egin gabe, hurrengora joko dugu, Alanguara jotzeko. Errepideari jarraituz helduko gara Alanguara eta herria zeharkatu eta elizaren aldamenetik abiatzen den pista zabalari jarraituko diogu. Laster egingo dugu topo abereentzako aska batzuk eta hesiarekin. Hura pasa eta aldapa luze eta gogaikarri bati ekin beharko diogu: lurrezko bide zabala da, larrean gora egiten duena tarte luze batean. Bide berari jarraituz helduko gara, halako batean, basora. Basoan bideak tarteka berdinean jarraitzen du, aldapari muzin eginez, eta irregularragoa da, tarte batzuetan xenda baino ez, baina arrasto nabarmenenari jarraituz jo behar dugu ekialdera, goien nabari den Arrigorristako malkarren magaletik. Hala, aldapan poliki-poliki gora eginez, helduko gara Opakua aldeko kanpalekura, mendiaren ekialdeko lepora. Hantxe bertan topatuko dugu mendiaren bizkarrean gora abiatzen den bidezidorra, pagadian barrena, eta bizkarrari jarraituz helduko gara tontorrera (pintura gorrizko marka borobilak nonahi -2006/7/15-).

Enviado por BatenBat el 2006, Julio 9 - 17:31.
Categorías Bizkaia
ABIAPUNTUA Güeñes

Para ascender a este monte, lo mejor es dirigirse a Güeñes y dejar el coche en el aparcamiento existente enfrente de la iglesia de Santa María, dirigiéndose, seguidamente por la carretera hasta la fábrica de Reckitt Benckiser (situada a la izquierda de la carretera), pues enfrente de ella, es decir, a la derecha de la carretera existe un camino hormigonado y una señalización a la ermita de San Lorenzo Bermejillo. Este es el camino a tomar para ascender a la cumbre.

Al poco de iniciar la subida, nos encontramos con una construcción en ruinas llamada La Casa de las Brujas. Siguiendo el camino, pasamos por el barrio Saratxaga. Más adelante, nos encontraremos con una desviación: una sube por la derecha con rampa pendiente, la otra sigue. Debemos tomar el camino de la derecha pues el nos llevará hasta la ermita.

Enviado por JFdeA el 2006, Junio 25 - 13:15.
Categorías Cantabria
ABIAPUNTUA PORTILLON GAINA(579M.)
Esquema PORTILLON GAINA(579M.)-CILDA(1065M.)

Toranzo(Pas) eta Iguña(Besaya) bailaren artean dugu Espina del Gallego mendizerra eta puntu gorena Cildá.
Eguraldia dela-eta Portillon mendatetik abiatu gara HMra. Mendatean Guda Zibilaren hildakoei egindako oroigarria dago. Pistatik aurrera 00:15 Cotorral(697m.) gainera heldu gara, Perizuela(814m.) gaina 00:40. Cruzacaminos(753m.) leporako jaitsi egiten da 00:50. Berton Era harrizko borda dago, bordatik aurrera bidezidorra jarraituz eta pagadian errekatxoa dago, ibilaldi osoko ura eskuratzeko toki bakarra.
Gure bideak pistatik aurrera jarraitzen du, eta pista amaitzen den tokian Iguñatik datorren kaltzada erromatarrarekin bat egiten da. Zatitxoetan kaltzadaren aztarnak susma daitezke. Kaltzada edo estrtatik aurrera argiago esanda eta hasierako norabideari eutsiz Espina del Gallego(968m.) tontorrera heldu gara. 01:10. Tontor honetan kastro erromatarraren aztarnak daude. Bidean aurrera eta Mko alboan borda hondatu bat ikusi dugu.

Enviado por inaxio el 2006, Junio 25 - 10:08.
Categorías Araba
ABIAPUNTUA Durruma Kanpezu
Esquema Durruma Kanpezu - La Casilla lepoa - Muela - La Casilla lepoa - El Santo haitza - begiratokia - San Roman ermita - Durruma Kanpezu

Durruma Kanpezu edo San Roman de Campezo herriaren goi aldean dagoen Elizaren atze aldetik abiatzen da bidea IEko norabidean, eta norabide horri jarraituz helduko gara La Casilla lepora. Handik gora ertz harritsuari jarraituz joko dugu tontorrera (bide arrastorik ez, baina leku garbia da). Altura beretsuko haitz mutur batzuek osatzen dute gailurra eta horietako bat da tontorra (erpin geodesikoa eta buzoi gurutzeduna).

Igoeran erabilitako bide beretik lehengo lepora jaitsi eta El Santo izeneko haitzera joko dugu. Haitzera gerturatzean bidezidorra banatu egiten da. Arrasto nabarmenena zeharka-zeharka abiatzen da haitzean zulatutako San Romanen ermitara, baina bada beste arrasto bat aldapa handienari heltzen diona: hori da jarraitu beharrekoa. Erne! Bidezidor hau ere, hormara gerturatu ahala, ezker aldera lerratzen da tarte batean, baina hormara jotzen du geroago, hura gainditzeko pasarte baten bila. Zailtasunik gabe gainditu daiteke bide egokia jarraituz gero. Gandorrera heldutakoan, nahi izanez gero, ekialdeko muturrera joan eta Muelaren gaineko ikuspegi ederrarekin gozatu bat hartu ondoren, leku berera itzuli, eta gandorraren zeharkaldiari ekingo diogu.

Enviado por inaxio el 2006, Junio 24 - 13:48.
Categorías Araba
ABIAPUNTUA Antoñana
Esquema Antoñana - Agiñetako bidea - Soila - Korresko bidea - Antoñana

Ibilbide honek Izkiko eremuaren barruan egiten du bere bidea, parkeko bide-sarea osatzen duten bidezidorrak erabiliz. Bide-sare hori ongi seinaleztatuta dago, nahiz eta batzutan (2006/06/23) seinaleak bakan izan, landaretzak tapatuta egon (marka horia duten posteak) edo ezabatzen hasita egon (pintura marka zuri-horiak). Jendea dabilen lekua da bestela, eta arrastoa nahiko nabarmena da gehienean.

Antoñana Kanpezu eta Maeztu arteko errepidearen bazterrean gelditzen den herrixka polit bat da, oraindik ere harresiz inguratua. Handik abiatu, zubi gainetik pasa eta aipatutako errepidea zeharkatu behar dugu, zubiak agintzen duen norabide berean (mendebaldera) jarraituz. Hala geltoki zaharra eta etxe dotore batzuen artetik pasata behehala egingo dugu topo Buxandako errepidearekin. Hura ere zeharkatu eta soro baten bazterretik jarraitzen duen lurrezko pista batekin egingo dugu topo: huraxe da bidea (astigar baten adarren artean erdi-ezkutaturik dago lehenengo bide-seinalea). 300 m aurrerago bidegurutze batekin egingo dugu topo eta eskubi aldera joko dugu; 100 m geroago, berriz, ezker aldera, basoaren bazterretik, mendebalderantz.

Enviado por JFdeA el 2006, Junio 12 - 10:37.
Categorías Cantabria
ABIAPUNTUA Lunadako 7. kilometroan
Esquema Lunada-Ason mendatea-Estacas gaina -Lunada

Espinosa herritik aurrera egin eta Machorras/Lunada bidegurutzean azken honetatik abiatu eta 7. kilometroraino heldu berton hasten baita ibilaldia. Seinale berdeak hasiera-hasieratik daude eta, ostean, 66 Il.ekoak, zuri-horiak.
Bidezidorrak IE norabidea du. Cuadro gainera heldu eta bi aukera daude: Carlistaren estrata jarraitzea ala Hondojon bailarara jaistea harri pilen laguntzaz. Norabide nagusia bera da. Lehenengo aukeran bailara gainetik doa bidea, eta bigarrenean behealdetik. Ordu pare baten Ason mendatera heltzen da, berton iturri emaria dago.
Orain norabidea aldatzen da, M.ra jo behar da, 75 IL.aren seinaleak, zuri-gorriak, izango ditugu lagun. Estacas gaineraino 01:30. Bidean Brenavinto sokonunearen I.etik pasatu gara, hemen batzen dira Ason iturriaren urak; gorago Hazas del Respiradero arrakala E.tik M.ra zeharkatzen da.

Enviado por JFdeA el 2006, Junio 5 - 11:33.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Zegamako geralekua
Esquema Zegamako geralekua-Aizkorri-Aitxuri-Arbelaitz-Lugaitzeko lepoa-Zegamako geralekua

Zegamako geralekutik(530) abiatu gara Santiespiriturantz Ilaren seinaleak(zuri-horiak) lagun, hau da HErantz. Bidearen tartetxo baten seinaleak utzi egin ditugu Era jotzeko, berriro aurkituko ditugu eta seinale zuri-berdeetara eraman gaituzte. Hauek segituz gorriak hartu eta Santiespiritutik Aizkorri tontorrerako bide nagusira heldu gara.
Aizkorri tontorrean (1528) 1500 metrotik gorako mendigainei ekin diogu: Aizkorri bera, Aketegi(1549), Aitxuri(1551), Iraule(1511), Arbelaitz(1513). Mrako norabidean.
Tontor horiez gain Kantuzaleta(1410) eta Andreaitz(1434) egin ditugu Lugaitzeko leporako(1381) bidean.

Enviado por Jose el 2006, Mayo 13 - 21:41.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Altsasu
Esquema Altsasu - San Adrian - Olderiz - Dulantz - Ubaba - Bioitza - Altsasu

Ibilbide honek, Altsasutik abiatuta, Urbasaren zati handi bat zeharkatzen du, eta jende gutxi iristen den zenbait ezkutuko toki ezagutzeko parada ematen du (“El Chaparral” bidea, Olderiz zelaigunea,…), bai eta ezagunak izan arren berriz ere ikustea merezi duten beste zenbait ere (San Adrian inguruko gandor ikusgarria, Urederrako zirkua,…). Bestalde, basoa gustuko duena, aseko da.