Rutas: BakioLurraldeakIbilbide motaEnviado por Jose el 2021, Noviembre 14 - 22:23.
Enviado por Jose el 2019, Diciembre 21 - 00:34.
Enviado por Jose el 2016, Octubre 12 - 10:58.
Jatara igotzeko biderik errazena izango da honako hau, ziurrenez. Bakio eta Armintza arteko errepidetik komunikazio antenetara iristen den bidea baliatzen du tontorrera gerturatzeko. Porlanezkoa da bide hau hasieran, eta kotxearekin nahiko gora igo daiteke. Atsedenlekua baino zertxobait gorago, ur depositu baten ondoan dagoen bidegurutze bat izan daiteke abiapuntu egokia.
Enviado por Jose el 2012, Diciembre 6 - 20:45.
GR 123 Bizkaiko Biraren 2. etapak Bakio eta Sukarrieta lotzen ditu. 3 tontorretatik pasatzen den arren (Burgoa, Garbola eta Katillotxu), gorabehera gutxiko etapa da. Gainera, ez da beharrezkoa aipatutako tontorretatik igarotzea, hirurak ingura baitaitezke tontorrera igo gabe. GRaren marka zuri-gorriak badaude, baina hemen proposatzen den ibilbideak hasieran eta amaieran baino ez ditu jarraitzen, Bizkaiko Biraren jatorrizko ibilbideari ahalik eta fidelen izateko asmoarekin, Bermeora jaitsi gabe Sollube mendatetik igarotzen baita, ahalik eta altuera gutxien galduz Katillotxura gerturatzeko. Ibilbidearen lehenengo erdian mendi bide zabalak dira nagusi. Sollube mendatetik aurrera aldiz asfalto gainean bide luze xamarra egiten da, Katillotxuko tartea salbu.
Enviado por Jose el 2012, Noviembre 11 - 12:06.
GR 123 Bizkaiko Biraren 1. etapa Plentziatik abiatzen da, eta Bakio du helmuga, hiru tontorretatik pasa eta gero: Ermua, Urizarmendi eta Jata. Mendi apalak izan arren, ibilbideak gorabehera asko ditu, eta ondorioz kostaldeko etapen artean gogorrena dela esango nuke. Nahiko asfalto gutxi zapaltzen da. Mendi bide erosoak jarraitzen dira gehienean. GRaren seinale gutxi batzuk baino ez daude (2012ko udazkena), eta GPSaren laguntza eskertzen da zenbait tartetan.
|
![]() |