Rutas: Atxondo

Lurraldeak

Ibilbide mota

Enviado por Xabiaram el 2019, Diciembre 25 - 16:22.
Categorías Atxondo
ABIAPUNTUA Arrazola
Esquema Arrazola-Ibarra-Zabalaundi-Anboto-Pagozelai-ELGOIN (1243m)-Kurutzeta-Larrano Lepoa-Albisteite-Arrazola

(2019-12-24) Egun pasako mendi ibilaldia.
4 orduko igoera + 1 orduko atsedenaldia + 2 orduko jeitsiera

Ibilaldia Arrazola herrian abiatzen da, bertan aparkaleku zabala ere badago autoa uzteko.
Herritik bertatik hasten dugu igoera oinez, hasieran baserrien ondotik doan bidea eta 1 km-ra mendian barneratzen den senda estu bat hartuko dugu, zuzenean Mariren Kobara eta/edo aukeran Zabalaundira eramango gaituena. Senda hau hartu eta berehala sartuko gara Urkiolako Parke Naturalean ere, langa txiki bat pasata.

Enviado por Jose el 2015, Enero 22 - 20:36.
Categorías Atxondo, Bizkaia
ABIAPUNTUA Anboto
Esquema Anboto – Gerriko koba – Mariren koba

Anbotoko tontorretik Mariren kobara jaisteko, lehenik eta behin iparralderantz jaisten hasi behar da, Anboto Sakonan bailara aldapatsuan zehar Arrazolara jaitsi nahi balitz bezala. Bidezidorra ez da batera nabarmena.

Enviado por Jose el 2015, Enero 21 - 23:54.
Categorías Abadiño, Atxondo, Bizkaia
ABIAPUNTUA Urkiola
Esquema Urkiola – Asuntze – Anboto

Aurkezpen handirik behar ez duen ibilbidea. Astebururo hamaika mendizaleren txangoa. Urkiolako Santutegitik habiatuta, Urkiolagirreren hegoaldeko magala zeharkatzen duen bide zabala jarraitu behar da. Asuntzen, burdin ura isurtzen duen Pol-pol iturri ezagunera jaisteko aukera dago. Anbotoren malkarren barrenetik aldapan gora egiten du bideak. Aterpe baten aldamenetik igarotzen da. Aurrerago, bidea bitan banatzen da eta ezkerrekoa hartu behar da.

Enviado por Jose el 2015, Enero 6 - 11:07.
Categorías Aramaio, Atxondo, Legutio, Otxandio
ABIAPUNTUA Arrazola
Esquema Arrazola – Anboto – Zabalandi – Oleta – Otxandio – Esnauritzagana – Motxotegi – Ubide

GR 123 Bizkaiko Biraren aurreko etapan, jatorrizko ibilbidearekiko aldaketa bat egin genuen, eta hari jarraituz, 9. hau Urkiolatik beharrean Arrazolatik abiatzen da, Anboto kilometro bertikaletik igoz. Oleta eta Otxandio zeharkatu ondoren, Esnauritzagana eta Motxotegiko gailurrak zapaldu eta Ubiden amaitzen da.

Aurreko etapen aldean luze xamarra da, baina zailtasun nagusia Anbotoko igoera luze eta aldapatsua da, jakina. Horretaz gain ez dago zailtasun aipagarririk. Nahi izanez gero, Anboto igotzea ekidin daiteke, Arrazolatik Zabalaundi lepora igoz, aurreko etapan jaitsitako bidetik.

Enviado por Jose el 2014, Diciembre 14 - 09:43.
Categorías Aramaio, Arrasate, Atxondo, Elorrio
ABIAPUNTUA Kanpazar
Esquema Kanpazar – Udalaitz – Besaide – Teilamendi – Ipiztekoarriaga – Arrazola

GR 123 Bizkaiko Biraren 8. etapan, jatorrizko ibilbideari aldaketa bat egin diogu. Kanpazar mendatetik abiatuta, Udalaitz eta Teilamendi tontorretatik igaro ondoren, Urkiolan amaitu beharrean, Arrazolara jaistea proposatzen dugu, ibilbide ezezagunago eta interesgarriago bat delako ustetan.

Aurreko etapak baino gogorragoa da, Kanpazartik Udaitzera igoera pikoa delako oso. Baina ibilbidea nabarmen arintzeko aukera dago, bai Udalaitz eta bai Teilamendi igotzea ekidin baitaitezke magaletik inguratuz. Bidea jarraitzeari dagokionez, zailtasun bakarrak Udalaitzetik Besaidera jaisterakoan daude, bidezidorra traketsa delako eta ez delako batere nabarmena, eta lainoa sartuz gero dezente gaiztotu daiteke. Gainontzean ez dago zailtasun aipagarririk.