Rutas: Bizkaia

Lurraldeak

Ibilbide mota

Enviado por Xabiaram el 2019, Abril 7 - 09:35.
Categorías Bizkaia, Zigoitia
ABIAPUNTUA Etxaguen
Esquema Etxaguen-Harrobiak-Mairulegorreta-Dulau Atxa-Aldamin-Gorbeia-Egillolarra-Harrobiak-Etxaguen

Egun pasako mendi ibilbide ederra Gorbeiako Parke Naturalean.
Hasiera puntua Etxaguen herria, Zigoitia udalerrian, hemendik Oketa mendira aldera doan bidea hartzen dugu baina gora jarraitu beharrean zeharkako bidea hartzen dugu Gorbeiako urtegiak eta Harrobiak aldera, ordubeteko bidea hariztian barrena bide garbian.

Harrobiak-tik aurrea Artzegi eta Maiurlegorreta haitzuloetara doan senda hartzen dugu, hau ere senda garbia da eta pagadi zoragarri batean barna egiten da, paraje oso polita da eta leize zulo hauek ere ikusgarriak dira.

Enviado por Xabiaram el 2019, Abril 7 - 09:16.
Categorías Ubide
ABIAPUNTUA Ubide
Esquema Ubide-Eneabe-Bastelarra-Arralde-Arimegorta-Altamiñape-Gorbeia-Egiriñao-Zastegiko Landa-Altamiñape-Undabe erreka-Ubide

Gorbeiarako igoera egin dut Ubide (568m) herritik abiatuta eta Arraldeko bideskatik. Lehen pausua Eneabe (711m) tontortxora igotzea, ondoren Bastelarra (851m) eta azkenik Arralde (945m) tontorrak igo behar dira.
Behin hiru tontor hauek igota gaineko bideskatik goaz Arimegortarainok (910m), 2,5 ordu.
Hemen hasten da Gorbeirako (1482m) igoera nagusia, ikus daitekeen bezala metro asko gelditzen dira oraindik igotzeko, baina poliki-poliki bidea egiten da azkenean tontorrera iritsi arte.
Tartean trikuharriren bat ere ikus daiteke bidean.

Enviado por Jose el 2019, Marzo 30 - 12:28.
Categorías Artzentales, Balmaseda
ABIAPUNTUA La Porqueriza lepoa
Esquema La Porqueriza lepoa – Guinea – Campo del Espino lepoa – Kolitza
Enviado por Jose el 2019, Marzo 16 - 23:32.
Categorías Bermeo, Mundaka, Sukarrieta
ABIAPUNTUA Bermeo
Esquema Bermeo – Demiku – Katillotxu – Sukarrieta
Enviado por Jose el 2018, Diciembre 28 - 12:02.
Categorías Gueñes
ABIAPUNTUA Arbori lepoa
Esquema Arbori lepoa – La Berenilla aterpea – Eretza

Mendi ezaguna da Eretza. Trianoko Mendien artean garaiena izan arren, inguruan badira erraz gainditzen duten tontorrak. Baina asko nabarmentzen da, eta tontorreko malkarrek izaera berezia ematen diote, urrunetik erraz antzematen delarik.

Ibilbide honek PR BI 107aren marka zuri-horiak jarraitzen ditu. Eta bestela ere ez legoke arazorik, bidea oso nabarmena eta garbia baita. Ibilbide laburra da, baina aldapatsu xamarra, Eretzaren alde leunetik igo arren, ekialdeko suebakitik igotzen den bidea are aldapatsuagoa baita.

Enviado por Jose el 2018, Diciembre 7 - 08:35.
Categorías Artzentales, Sopuerta, Garape
ABIAPUNTUA Alen
Esquema Alen herrixka – trenbidea – Alen – mehatzeak – trenbidea – Alen herrixka

XIX eta XX. mendeetan zehar bere barrunbeetatik burdina eta kobrea ateratzen zuten meatze ustiapenen lekuko izan zen Alen mendia, Enkarterrietako beste hainbat bazter bezala. Garai hartako zenbait aztarna ikusteko aukera ematen du ibilaldi honek. Abiapuntu eta helmuga duen izen bereko herrixka ere orduan sortu zen, meatzarien bizileku izan zedin.

Enviado por Jose el 2018, Octubre 28 - 12:11.
Categorías Gorliz, Lemoiz
ABIAPUNTUA Armintza
Esquema Armintza – Ermua – itsasargia – Azkorriaga – Astondoko hondartza

Armintza eta Gorliz arteko itsasertzeko ibilbidea honek mendizale asko erakartzen ditu. Ibilbide erraza eta atsegina da. GR 123 Bizkaiko Biraren parte izanik, marra zuri-gorriz ondo adierazita dago (2018an).

Interesgune ezberdinak ezagutzeko aukera eskaintzen du. Hala nola, Ermuako tontorra, Billaroko itsasargia, bertan behera utzitako bunkerrak eta kanoi postuak, Azkorriagako gotorlekuaren hondakinak, eta Gorlizeko badiaren zein itsaso zabalaren ikuspegi ederrak.

Enviado por Jose el 2018, Octubre 26 - 17:02.
Categorías Dima
ABIAPUNTUA Baltzola
Esquema Baltzola – Garaio – Baltzola kobazula – Abaroko tunela – Baltzola
Enviado por Jose el 2018, Junio 1 - 21:10.
Categorías Orozko, Zeanuri
ABIAPUNTUA Pagomakurre
Esquema Pagomakurre – Arrabako atea – Kargaleku – Neberabarri – Altipitatx – Itxingoti – Angel de Sopeña aterpea – Arrabako atea – Pagomakurre
Enviado por Jose el 2018, Mayo 13 - 13:22.
Categorías Ibarrangelu
ABIAPUNTUA Akorda
Esquema Akorda – Marua – Dantzaleku lepoa – Atxarre – Gametxo – Akorda

Akordatik Atxarrera igotzeak, eta handik Gametxora jaitsi eta Akordara itzultzeak ez du aparteko zailtasunik. Bide guztiak oso argiak dira, eta gehienak oso erosoak dira.

Maruako bideak ordea badu bere zailtasuna. Oso deserosoa da.