Rutas: Bizkaia

Lurraldeak

Ibilbide mota

Enviado por Jose el 2017, Enero 29 - 22:15.
Categorías Aiara, Amurrio, Burgos, Urduña, Urkabustaiz
ABIAPUNTUA Lendoño Goitia
Esquema Lendoño Goitia – Iturrigorri – Bedarbide – Solaiera – Txolope – Txarlazo – Urduña mendateko errepidea – Santiago – Delikako ur-jauzia – Bertzeta – Bagate – Barrerilla mendatea – Beratza – Aloria

GR 123 Bizkaiko Biraren 11. etapa bezala aurkezten den hau ez dago beste etapetako ibilbideei lotuta. Araba eta Burgoseko lurrek inguratuta eta Bizkaiko gainontzeko herrietatik bereizita dagoen Urduña eta inguruetako mendiak dira etapa honetan zeharkatzen direnak. Hortaz, gainontzeko etapen segidaren edozein unetan egin daiteke bertara jauzi, eta Orozkotik pasatzean egitea proposatzen da, Gorbeiako eta Arrolako etapen artean, gertutasunean oinarrituta.

Luzea. Oso luzea da etapa hau. Birako luzeena. Baina horretaz aparte, ibilbidea xamurra da. Urduñako auzoa den Lendoño Goitiatik abiatzen da, eta Urduñako bailara mugatzen duten Gorobel mendikateko zenbait tontor, Santiago mendia, eta Gibijo mendikatearen mendebaldeko ertza zeharkatuta, Arrastariako Aloria herrixkara jaisten da.

Behin mendi-gaina harrapatzen denetik aurrera mendi-hertza jarraitzen da ibilbide guztian zehar. Tartean tontor askotatik igarotzen da: Gorobel mendikatean Iturrigorri (Tologorri bezala ezagunagoa dena), Bedarbide, Solaiera, Txolope eta Txarlazo; Santiago mendia; eta Gibijo mendikatean Bertzeta, Bagate eta Beratza. Baina gorabeherak txikiak dira, eta beherantz gehiago gorantz baino, tontorrik altuenak ibilbidearen hasieran baitaude, eta aurrera egin ahala pixkanaka-pixkanaka altuera galtzen da.

Jarraitu beharreko bidezidorrak oso garbiak dira gainera, uneoro mendi-ertza jarraituz, esan bezala. Hortaz, luzeraz gain ez dago zailtasun aipagarririk. Baina bada kontutan izan beharreko beste kontu bat, udan batez ere. Iturri bakarra dago ibilbide osoan, eta hasieran dago gainera, Iturrigorri iturria. Ibilaldi osorako ura aldean eraman behar da beraz.

Enviado por Jose el 2016, Octubre 12 - 11:48.
Categorías Galdakao, Lezama
ABIAPUNTUA Elorritxugane
Esquema Elorritxugane - Ganguren

Elorritxuganeko atsedenlekuko aparkalekua abiapuntu egokia da Gangureneko tontorrera haurrekin ibilalditxo bat egiteko. Aparkalekuaren ertzetik, Lezamara jaisten den errepidea gurutzatu, eta lurrezko bide bat hartu behar da. Bide hau, mendigaina jarraituz tontorrera gerturatzen da, Txorierrira ikuspegi ederra eskainiz, baina ez da tontorrera iristen. Ipar magaletik zeharkatzen du. Tontorrera joateko bide hau utzi eta honen ezkerrean metro gutxira igarotzen den errepidea hartu behar da. Tontorreko komunikazio antenetara doa errepide hau.

Enviado por Jose el 2016, Octubre 12 - 10:58.
Categorías Bakio, Maruri-Jatabe
ABIAPUNTUA

Jatara igotzeko biderik errazena izango da honako hau, ziurrenez. Bakio eta Armintza arteko errepidetik komunikazio antenetara iristen den bidea baliatzen du tontorrera gerturatzeko. Porlanezkoa da bide hau hasieran, eta kotxearekin nahiko gora igo daiteke. Atsedenlekua baino zertxobait gorago, ur depositu baten ondoan dagoen bidegurutze bat izan daiteke abiapuntu egokia.
Bide zabal honetatik gorantz jarraituz, laster desagertuko da porlana, hartxintxarrezko bide bihurtuz. Aldapa leuneko zuzengune batek Jatako bi tontorren arteko lepora eramaten du.

Enviado por Jose el 2016, Marzo 31 - 19:53.
Categorías Mungia, Zamudio
ABIAPUNTUA Mirador de Laukariz urbanizazioa
Enviado por Jose el 2015, Mayo 4 - 22:08.
Categorías Barrika, Berango, Plentzia, Sopela, Urduliz
ABIAPUNTUA Sopela

Sopelako Urko Mendi Taldeak antolatuta, XXX. Ibilaldi Herrikoia ospatu zen atzo (2015/5/3). Hauxe izan zen ibilbidea.

Enviado por Jose el 2015, Febrero 7 - 08:01.
Categorías Bizkaia, Orozko, Ubide, Zeanuri
ABIAPUNTUA Ubide
Esquema Ubide – Eneabe – Bastelarra – Arralde – Arimekorta – Gorbeia – Egiriñao – Usotegieta – Oderiaga – Egileor – Kolometa – Orozko

GR 123 Bizkaiko Biraren 10. etapa bira osoko gogorrenetako bat da. Luzea eta gorabehera handikoa. Hemen azaltzen den bezala itzulia erlojuaren horratzen zentzuan eginez bigarren gogorrena dela esango nuke, Orduntekoaren ondoren. Eta kontrako zentzuan gogorrena ziurrenez, abiapuntua beherago izanik altuera handiagoa igo behar baita, eta Orduntekoan aldiz txikiagoa.

Ubidetik abiatu eta Gorbeiako mendialdea ekialdetik mendebaldera zeharkatzen da, tontor askotatik pasaz (garrantzitsuenak: Eneabe, Arralde, Gorbeia, Usotegieta, Oderiaga, Egileor eta Kolometa), Orozkoko auzune garrantzitsuena den Zubiaurren bukatzeko.

Gogortasuna alde batera utzita, ibilbideak ez du aparteko zailtasunik, egia esan. Mendizale asko ibiltzen denez paraje hauetan, bidezidorrak nabarmenak dira ia ibilbide osoan zehar.

Enviado por Jose el 2015, Enero 22 - 20:36.
Categorías Atxondo, Bizkaia
ABIAPUNTUA Anboto
Esquema Anboto – Gerriko koba – Mariren koba

Anbotoko tontorretik Mariren kobara jaisteko, lehenik eta behin iparralderantz jaisten hasi behar da, Anboto Sakonan bailara aldapatsuan zehar Arrazolara jaitsi nahi balitz bezala. Bidezidorra ez da batera nabarmena.

Enviado por Jose el 2015, Enero 21 - 23:54.
Categorías Abadiño, Atxondo, Bizkaia
ABIAPUNTUA Urkiola
Esquema Urkiola – Asuntze – Anboto

Aurkezpen handirik behar ez duen ibilbidea. Astebururo hamaika mendizaleren txangoa. Urkiolako Santutegitik habiatuta, Urkiolagirreren hegoaldeko magala zeharkatzen duen bide zabala jarraitu behar da. Asuntzen, burdin ura isurtzen duen Pol-pol iturri ezagunera jaisteko aukera dago. Anbotoren malkarren barrenetik aldapan gora egiten du bideak. Aterpe baten aldamenetik igarotzen da. Aurrerago, bidea bitan banatzen da eta ezkerrekoa hartu behar da.

Enviado por Jose el 2015, Enero 6 - 11:07.
Categorías Aramaio, Atxondo, Legutio, Otxandio
ABIAPUNTUA Arrazola
Esquema Arrazola – Anboto – Zabalandi – Oleta – Otxandio – Esnauritzagana – Motxotegi – Ubide

GR 123 Bizkaiko Biraren aurreko etapan, jatorrizko ibilbidearekiko aldaketa bat egin genuen, eta hari jarraituz, 9. hau Urkiolatik beharrean Arrazolatik abiatzen da, Anboto kilometro bertikaletik igoz. Oleta eta Otxandio zeharkatu ondoren, Esnauritzagana eta Motxotegiko gailurrak zapaldu eta Ubiden amaitzen da.

Aurreko etapen aldean luze xamarra da, baina zailtasun nagusia Anbotoko igoera luze eta aldapatsua da, jakina. Horretaz gain ez dago zailtasun aipagarririk. Nahi izanez gero, Anboto igotzea ekidin daiteke, Arrazolatik Zabalaundi lepora igoz, aurreko etapan jaitsitako bidetik.

Enviado por Jose el 2014, Diciembre 14 - 09:43.
Categorías Aramaio, Arrasate, Atxondo, Elorrio
ABIAPUNTUA Kanpazar
Esquema Kanpazar – Udalaitz – Besaide – Teilamendi – Ipiztekoarriaga – Arrazola

GR 123 Bizkaiko Biraren 8. etapan, jatorrizko ibilbideari aldaketa bat egin diogu. Kanpazar mendatetik abiatuta, Udalaitz eta Teilamendi tontorretatik igaro ondoren, Urkiolan amaitu beharrean, Arrazolara jaistea proposatzen dugu, ibilbide ezezagunago eta interesgarriago bat delako ustetan.

Aurreko etapak baino gogorragoa da, Kanpazartik Udaitzera igoera pikoa delako oso. Baina ibilbidea nabarmen arintzeko aukera dago, bai Udalaitz eta bai Teilamendi igotzea ekidin baitaitezke magaletik inguratuz. Bidea jarraitzeari dagokionez, zailtasun bakarrak Udalaitzetik Besaidera jaisterakoan daude, bidezidorra traketsa delako eta ez delako batere nabarmena, eta lainoa sartuz gero dezente gaiztotu daiteke. Gainontzean ez dago zailtasun aipagarririk.