Ibilbideak: Joan-etorria bide beretikLurraldeak- Biarnoa - Landes - Huesca - Zaragoza - Asturies - Avila - Burgos - León - Palencia - Segovia - Soria - Zamora - Girona - Lleida - Araba - Bizkaia - Gipuzkoa - Nafarroa - La Rioja - Aude - Hérault - Ariège Ibilbide motaALEXTIUP-k bidalia 2010, martxoa 12 - 01:08-an
Jose-k bidalia 2010, martxoa 10 - 21:29-an
Bujaruelo bailaran egin daitekeen txango lasai eta polit bat Otal bailarara igotzea da. Bailara nagusiaren gainean esekia dagoen jatorri glaziarreko bailara txiki bat da, Tendeñera mendikatearen ekialdeko ertzak hegoaldetik mugatzen duena.
zuriain-k bidalia 2010, martxoa 4 - 09:41-an
Aitzarbil eta Loiaundi gainak igotzeko txango erraz eta atsegina. Gorostietako mendateko 5. kmtik abiatuko gara. Hor pista zabal bat hasten da ekialderantz. Autoz ere pare bat kilometro egin genezake, denboraz urri ibiliz gero. Irumugarrieta lepora eramanen gaitu pista zabalak, bihurgune zabal batzuen ondotik. Behin lepoan, langa pasatu eta txarrantxaren ondotik ekinen diogu Aitzarbilgo malda gogorrari. Txarrantxak berak eramanen gaitu gailurreraino. Mendi bizkarrean biderik ez dago eta harriek trabak jarriko dizkigute batzuetan, baina oro har zailtasun handirik ez dago.
ietxaburu-k bidalia 2010, otsaila 18 - 22:23-an
Mendi hau, “Alto Carrion” deritzan inguruan kokatua dago, Palenciako iparraldean.
Jose-k bidalia 2010, otsaila 17 - 20:42-an
ietxaburu-k bidalia 2010, otsaila 11 - 22:02-an
Cervera de Pisuergatik Guardora doan errepidea hartuko dugu Triollo herriraino. Hemen, errepide nagusia utzita, hiru kilometrora dagoen Vidrieros izeneko herritxora jarraituko dugu. Bertara iristean, enparantzatxoan aparkatu ahal izango dugu (1.330 m.).
zuriain-k bidalia 2010, otsaila 2 - 12:29-an
Eneritz herriko plazatik hegoalderantz hasten den pista hartu eta ezkerraldean txalet eta etxalde batzuk utzita, gorantz hasiko gara. Luze gabe Santo Domingoko baseliza dagoen lepora iritsiko gara. Metro batzuk aurrerago, hego-ekialderantz igotzen den lurrezko pista hartu eta berehala bi gainen arteko lepoan izanen gara. San Martinera igotzeko ezkerraldeko pista hartu eta igotzen hasiko gara. Gailurra inguratzen duen pinudian gurutzebideko gurutzeak ikusiko ditugu. Gailurreko baseliza handia miretsita, lepora itzuli eta kontrako hegian gora hasiko gara. Lurrezko pista goraino eramanen gaitu.
zuriain-k bidalia 2010, urtarrila 22 - 10:02-an
Zuntzarren herriko saihesbidearen aurrean -errepidearen beste aldean- hasten den pistatik abiatuko gara mendebalderantz. Berehala langa bat igaro eta pista gora hasiko da. Pistatik jarrituz gero San Antonio baseliza dagoen lepora iritsiko ginateke, baina tenplu txiki eta txukun hori jaitsieran ikusiko dugu. Orain, lepo horretara iritsi baino berrehun bat metro lehenago hasten den bidetik abiatuko gara. Bide hau pistak bihurgune itxi bat egin eta ehun bat metro geroago hasten da. Hasieran zabala da, eta basoan gora egiten du hego-ekialderantz.
Jose-k bidalia 2010, urtarrila 15 - 23:18-an
zuriain-k bidalia 2010, urtarrila 11 - 16:04-an
Aralarko hego-mendebaldeko inguru gutxi bistataturiko gain interesgarri hauek igotzeko ibilbidea. Lizarrustiko mendateko 22 eta 23. kilometroan hasten den pistan hasiko dugu ibilbidea. Bidez kanpo eta harritza deserosoetan barrena ibiliko gara batzuetan, batez ere bi gainen azken metroak egiteko. Mendian ibiltzeko ohitura eta orientazio tresnak ezinbestekoak.
|
|