Rutas: Joan-etorria bide beretik

Lurraldeak

Ibilbide mota

Enviado por zuriain el 2010, Enero 22 - 10:02.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Zuntzarren

Zuntzarren herriko saihesbidearen aurrean -errepidearen beste aldean- hasten den pistatik abiatuko gara mendebalderantz. Berehala langa bat igaro eta pista gora hasiko da. Pistatik jarrituz gero San Antonio baseliza dagoen lepora iritsiko ginateke, baina tenplu txiki eta txukun hori jaitsieran ikusiko dugu. Orain, lepo horretara iritsi baino berrehun bat metro lehenago hasten den bidetik abiatuko gara. Bide hau pistak bihurgune itxi bat egin eta ehun bat metro geroago hasten da. Hasieran zabala da, eta basoan gora egiten du hego-ekialderantz.

Enviado por Jose el 2010, Enero 15 - 23:18.
Categorías Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Amezketa
Esquema Amezketa – San Martin – Larrondo – Artubi – Balerdi
Enviado por zuriain el 2010, Enero 11 - 16:04.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Lizarrustiko mendateko 22 eta 23. kilometroa

Aralarko hego-mendebaldeko inguru gutxi bistataturiko gain interesgarri hauek igotzeko ibilbidea. Lizarrustiko mendateko 22 eta 23. kilometroan hasten den pistan hasiko dugu ibilbidea. Bidez kanpo eta harritza deserosoetan barrena ibiliko gara batzuetan, batez ere bi gainen azken metroak egiteko. Mendian ibiltzeko ohitura eta orientazio tresnak ezinbestekoak.

Enviado por Jose el 2010, Enero 2 - 13:14.
Categorías Araba, Bizkaia, Burgos
ABIAPUNTUA Lendoño Goitia
Esquema Lendoño Goitia – Senda Negra – Barrerillako ataka – Bedarbide – Barrerillako ataka – Tologorri – Barrerillako ataka – Senda Negra – Lendoño Goitia

Garobel mendikatearen gainaldeko larreetara igotzeko biderik ezagunenetako bat Lendoño Goitiatik Barrerillako atakara igotzen dena da, Bedarbide eta Tologorri tontorren artean.

Enviado por zuriain el 2009, Diciembre 17 - 16:34.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Ibiltzieta

Santa Ageda eta Errezlanda mendiak Ibiltzietatik. Ibilbide gehiana bide egokietan barrena eginen dugu. Santa Ageda mendira igotzeko, kairn batez markaturiko bidea jarraituko dugu, baselizaren hondakinetara eramanen gaituena. Errezlandako gailurrean kontuz ibiliko gara: zorrotza da oso eta erortzeko arriskua handia da. Ez da batere gomendagarria izotza edo eguraldi bustiarekin.

Enviado por zuriain el 2009, Diciembre 17 - 10:42.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Untzue

Untzue Harri ospetsua igotzeko ibilbide klasikoa. Azken kaskoa igotzeko tximinia txiki bat igo behar da, erraza baina ohiturarik ez dutenak zailtasunetan jartzeko modukoa. Kontuz beraz eguraldi kaskarreko egunetan.

Enviado por zuriain el 2009, Diciembre 17 - 10:08.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Urkiagako mendatea

Nafarroen arteko talaia eder hau igotzeko ibilbidea. Zenbaitetan bidetik kanpo ibiliko garenez, kontuz ibiliko gara batez ere eguraldi kaskarrarekin.

Enviado por zuriain el 2009, Diciembre 15 - 11:02.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Endarako urtegia

Txango zail samarra, bidetik kanpo eta batzuetan pendiz handiko maldetan barrena ibiliko baikara. Endarako urtegiko uharkaren ekialdeko muturrean hasten den bide belartsuan abiatuko gara ipar-ekialderantz. Laster, baina, bidea galdu eta bidezidor iheskorretan barrena ekinen diogu maldari. Goialdeko harriak igarotzeko arrakala bat bilatu genuen guk, eta horixe da track-ean agertzen dena. Kontuz ibiliko gara belarra bustita badago, eta are gehiago izotza edo elurrarekin, txangoa izugarri zail lezakeena. Jaisteko, bide bera erabiliko dugu, maldaren zailtasuna dela-eta.

Enviado por zuriain el 2009, Diciembre 15 - 09:56.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Uxueko errepideko 4.7 kma

Haizerrotek suntsituriko mendi honetara igotzeko ibilbide labur eta erraza. San Martin Unx eta Uxue arteko errepideko 4,7 kilometroan hasten den pistan utziko dugu autoa eta pistetan barrena ibiliko gara gailurreraino.

Enviado por zuriain el 2009, Diciembre 12 - 12:01.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Leireko monasterioa

Ibarra mendia Leireko monasteriotik. Mendi ezezagun honen igoerak beste ikuspegi bat emanen digu Leireko mendilerroaren gainetik.