Rutas: Gipuzkoa

Lurraldeak

Ibilbide mota

Enviado por Xabiaram el 2019, Diciembre 9 - 19:41.
Categorías Albiztur, Hernialde
ABIAPUNTUA Hernialde
Esquema Hernialde-Mendigain-Lizarbakarra-HERNIOZABAL (1011m)-Ubeltz-Kurpitu-Udeta-Herniozabal

(2019-11-24) Goiz pasako mendi ibilaldia. 3,5 orduko iraupena.

Ibilaldia Hernioalde herrian bertan abiatzen da, autoa pilotaleku ondoko aparkalekuan utzita.
Izarre auzora aldeko bidea hartuko dugu eta hona iritsi eta berehala ur-depositoaren eskubira dagoen senda hartu eta zuzen ekingo diogu gorantz Fraileburu aldeko zelaigunera iritsi arte. Hemen pistarekin egingo dugu bat eta jarraitu Mendigain (672m) mendixkaren parera iritsi arte, hemen tontortxora igoko gara eta mendebaldetik jeitsi.

Enviado por Xabiaram el 2019, Diciembre 8 - 17:01.
Categorías Oñati
ABIAPUNTUA Arantzazu
Esquema Arantzazu-Arlepo-Tellaskueta-Biozkorna-Urrabiatza-Arkaitz (1312m)-Buetraitz (1320m)-Duru-Arantzazu

Ibilbidea Arantzazun abiatzen da, Sindikako eskortako aparkalekuan, bertan hasten den bidezidorra hartuko dugu gorantz eta langa pasa ondoren gaineko pistara iritsiko gara eta berehala Arlepo aldera daraman bidezidor estu bat hartuko dugu eskuinera, hasierako zatia garbi samarra dago, gero ote artean ibili behar da zati bat baina laister hartuko dugu Pastorrolako bordara eramango gaituen senda garbia berriro.

Enviado por Xabiaram el 2019, Diciembre 7 - 23:27.
Categorías Andoain
ABIAPUNTUA Otieta
Esquema Otieta-Usabelartza-Oindo-Adarra-Mantale-Otieta

(2019-12-01) Goiz pasako mendi ibilaldia. 4 orduko iraupena.

Ibilbidea Otietako Parkean abiatzen da, bertan aparkaleku zabala dago autoa uzteko.
Berehala hartzen dugu Muntto alderako bidea, hasieran galtzada antzeko bati jarraitzen diogu gaztainadi artean Idoiagako bordara iritsi arte, hemen ezkerrera geldituko zaigun bidezidor aldapatsu estu bat hartuko dugu gorantz Munttoko zista eta tontorraldera eramango gaituena.

Enviado por Xabiaram el 2019, Julio 29 - 19:39.
Categorías Zegama
ABIAPUNTUA Otzaurte
Esquema Otzaurte-Zabalaitz-TXURRUKOPUNTA-Unamendi-Beunde-Añabaso-Arkaungaina-Otzaurte

Arratsalde pasako mendi ibilaldia.

Abiapuntua Otzaurteko mendatean bertan, Bentaren ondoan dagoen aparkalekuan eta Aratz-Aizkorri Parke Naturalerako sarreran.

Lehenik Antzuzkar mendiskatik Zabalaitz (868m) aldera daraman senda hartuko dugu, bidea hasieran pagadian barrena egiten da eta Garagartza aldetik datorreen errekastora iritsitakoan 150 bat metroko desnibela duen malda igoko dugu zelai eta garo arteko sendan Zabalaitzeko harkaitzaren tontorreraino. Bere oinetan trikuharri bat ere badago, "Garagartza" izenekoa.

Enviado por inaxio el 2019, Abril 15 - 19:32.
Categorías Oiartzun
ABIAPUNTUA Karrika
Esquema Karrika - Elorrieta - Sorondo - Otraitz - Zaria - Uzpuru - Kausoro - Oieleku - Arritxurieta - Bidabieta - Zontzorrotz - Karrika

Karrika errekaren bailara inguratzen duen ibilbidea, harrespil edo mairu-baratz ugariren aldamenetik pasatzen dena. Ez da Arritxurieta gainetik bertatik pasatzen, baina oso gertu gelditzen da. Jaitsieran Bidebietatik zuzenean Karrikara jaitsi beharrean porlanezko aldapan behera (hori da aukera azkarrena), Karrika errekara jaisten da berriz, bidea luzatu arren entretenigarriagoa delakoan.

Enviado por inaxio el 2019, Marzo 29 - 21:49.
Categorías Oiartzun
ABIAPUNTUA Karrika
Esquema Karrika - Xorrola bidea - Pillotasoro - Arritxurietagaña - Pagoagalarre - Ariztiburu - Gainzabal - Karrika

Baliteke Pagoagalarre mendian egindako bidea itxita gelditzea otadia berriro hazten denean. Ibilbide hau egin zenean mendia garbitu berria zegoen.

Enviado por inaxio el 2019, Marzo 25 - 20:20.
Categorías Astigarraga, Hernani
ABIAPUNTUA Epela
Esquema Epela - Mugaritz (Otsazulueta) - Imiya - Santiomendi - Agineta - Atxurro - Añoa - Epela.

Santiomendi oso mendi ezaguna da inguruetan eta erraza da tontorrera heltzea, porlanezko bide zabaletan gora, autoz joanda. Horren ondorioz jende askok mendia ezagutzen duela uste du, ikusi beharreko guztia ikusia duela. Ibilbide honen asmoa mendiaren beste ikuspegi bat ematea da, bide basati eta bakartiak erabiliz, ahal den neurrian asfalto eta porlanezko bideak saihestuz eta, bide batez, inguruko beste tontor nabarmenenak bisitatuz. Atxurro da horietako bat, badenik ere inork gutxik dakiena, ehiztari batzuk kenduta.

Enviado por inaxio el 2019, Marzo 3 - 18:48.
Categorías Errenteria
ABIAPUNTUA Zamalbide
Esquema Zamalbide - SL-GI-3 - Soraburu - Kutarro - Sanmarko gotorlekua - Berrozpin - Txoritokieta - Aitzetako Txabala - Ondartxabal - Zamalbide

Jende asko ibiltzen den ingurua da eta bideak sakonduta daude gehienean, baina saiatu naiz xenda politenak aukeratzen eta leku interesgarrienetatik pasatzen. Samarkoko gotorlekua itxita zegoen eta ez naiz sartu (udaberri aldera irekiko dute seguraski).

Enviado por inaxio el 2019, Enero 9 - 22:06.
Categorías Errenteria, Hernani
ABIAPUNTUA Liztorretako errepidea
Esquema Pilotasoro - Landarbaso erreka - Igoringo lepoa - Igorin - Bidegurutzeta - Aizpitarteko leizeak - Barrako lohia - Listorreta - Pilotasoro.

Ibilbidea funtsean SL-Gi 1003 ibilbidea da, Igoringo igoera erantsita (ibilbide ofizialak ez du igoera burutzen). Zailtasun handiena Landabaso errekatik gorako hegian dago, hasieran, zorua oso labankorra baita tarte batean, bustita badago (eta askotan egongo bustita, leku mospela baita). Igoringo lepotik tontorrerako tartea harripilekin markatuta dago, basoan barrena. Aldapa gogortzen doa tontorrera gerturatu ahala, baina ez du aparteko zailtasunik.

Enviado por inaxio el 2019, Enero 6 - 21:45.
Categorías Hernani
ABIAPUNTUA Epela (Hernani)
Esquema Epela - Igoingo lepoa - Arritxieta - Akolatxara - Akolagain - Akola - Bidegurutzeta - Epela.

PR-1002 ibilbide laburra jarraitzen du arrastoak; marra zuri-horiak jarraitzea aski da ibilbidea osatzeko, nahiko egoki markatuta dago eta ez du aparteko zailtasunik. Hainbat trikuharriren aldamenetik pasatzen da bidea eta merezi du begiratu bat ematea. Ibilbide ederra da bestela ere. Tarterik zakarrena Bidegurutzetako errepidetik Epelara jaisten / igotzen den bidezidorra da eta hori errepideari jarraituz saihestu daiteke.