Rutas: Gipuzkoa

Lurraldeak

Ibilbide mota

Enviado por Jose el 2013, Diciembre 1 - 22:02.
Categorías Berriatua, Markin-Etxebarria, Markina-Xemein, Mendaro, Mutriku, Ondarroa
ABIAPUNTUA Ondarroa
Esquema Ondarroa – Santakrutz – Tontorramendi – Arnoate – Urkarregi

GR 123 Bizkaiko Biraren 5. etapak kostaldetik barnealderantz egiten du, Gipuzkoa eta Bizkaiko muga jarraituz, Ondarroan hasi eta Elgoibar eta Markina lotzen dituen Urkarregi mendatean amaitzen delarik. Mendi tontor batetik igarotzen da etaparen hasieran, Tontorramendi, baina aurrerago ibilbideak altuera handiagoa ere hartzen du, beste tontorrik zapaldu ez arren. Tarte gehienetan pinudietan zehar doa bidea, eta ikuspegi askorik ez du eskaintzen.

Enviado por inaxio el 2013, Agosto 14 - 14:37.
Categorías Bizkaia, Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Udala (Arrasate)
Esquema Udala - Udalatx gandorra - Besaide iturria - Udala

Udala aldeko igoera tipikoa, aldapa pikoan gora. Gandorraren zeharkaldia eginez Besaide aldera jaisten da, gero Hegoaldeko isurialdea zeharkatuz itzultzeko.

Igoera gogorra da, sigi-saga eginez artadian barrena lehendabizi, agerian gero, gandorrera heldu arte. Jende asko badabil, erne ibili beharra dago ibiltariek amildutako harriekin, harri ugari baita bidean. Eta euria bada, erne loia eta boten igurtziarekin leundutako harriekin.

Gandorrean arreta jarri beharra dago arrastoa galdu gabe; eta lainoa bada, zer esanik ez, tontorra amildegiz inguratuta baitago.

Enviado por inaxio el 2013, Abril 13 - 20:56.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Itsasondo
Esquema Itsasondo - Urkia auzoa - Santa Kruz ermita - Leziako lepoa - Arrapaitz - Murumendi - Zaateko lepoa - Lizardi - Zubinerrota - Berostegi - Itsasondo.

Zailtasunik gabeko ibilbidea da berez, baina euriteen ondoren lokaztuta egon daiteke tarte askotan. PR Gi-53 eta PR Gi-54 bideen arrastoa jarraitzen du tarte batzuetan. Igoera osoa izartxo more batzukin markatuta dago.

Enviado por inaxio el 2013, Marzo 31 - 19:42.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA San Pedro
Esquema San Pedro - Faro de la Plata - Talaia Bidea - Ulia - Bidebieta - San Pedro.

Uliako igoera Talaiako bideari jarraituz, San Pedrotik abiatuta. Talaia bidea bide erraza eta ondo markatutakoa da, oinezkoentzako berariaz egokitua. Hari jarraitzen dio ibilbideak gehienean. Jende asko ibiltzen da jai egunetan. Itzulera mendi bizkarrean barrena egiten du, Bidebietara jaisteko Herri Ametsa ikastolaren paretik.

Enviado por inaxio el 2013, Marzo 31 - 18:59.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA San Pedro
Esquema San Pedro - Faro de la Plata - Itsasertzeko bidea - Talaia bidea - Almirantearen gotorlekua - San Pedro

Uliako itsasertzeko bidezidorrari jarraitzen dio, San Pedrotik hasi eta Talaiako bidearekin topo egin arte. Gero hari jarraituz itzultzen da San Pedro aldera, mendiaren bizkarrera igo arte (ikastolatik gertu). Han bizkarretik jarraitzen du Almirantearen gotorlekutik paseaz, aurreraxeago Hegoaldeko hegian behera San Pedrora jaisteko.

Enviado por inaxio el 2012, Diciembre 29 - 10:56.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Andoain
Esquema Andoain - Leitzaran trenbide zaharraren bidea - Berastegiko Aintzerga auzoa - Gorosmendi - Larre.

Ibilbidea erraza da, pista zabaletan barrena doa gehienean. Tarterik zailena Gorosmendiko igoeran dago, porlanezko aldapa gogor eta labur batean. Itzulera Urdelar aldetik egin daiteke, pista zabalenari jarraituz, Andoain aldera itzultzeko, gora-behera haundik gabe. Komeni da argia eramatea Plazaolako trenbideko tuneletarako; bada bat luze xamarra argirik gabe, ia erabateko iluntasunean pasa beharrekoa (2012ko abendua), eta beste batzutan argia eskasa da oso. Iturri ugari dago bidean.

Enviado por diagoba el 2012, Enero 14 - 00:28.
Categorías Soraluze
ABIAPUNTUA Soraluze
Esquema soraluze-osintxu-pagolagaina-itxumendi-gorla-elosumendi-irukurutzeta-gurutzebakar-atxolin-akelarre-muneta/karakate-san andres-soraluze.

soraluzetik irtenda osintxuruntz eta soraluzen bukatu gorla eta karakate artean dauden punta guztiak eginez. 6 ordu gutxi gora behera. bide osoan ikuspegi bikaina. Osintxutik gorlara doan bidea ez da oso ezaguna, baina merezi du. osintxun, elosuko antenetara eta irukurutzetan daude maldarik gogorrenak, baina bestela nahiko bide erreza da.

Enviado por inaxio el 2011, Noviembre 25 - 22:09.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Alcampo
Esquema Alcampo - Añarreko zubia - Liztorreta - Malbazar - Sorondo - Altzibar - Bidegorria - Alcampo

Errenteria - Oiartzun aldean hainbat aldaerarekin egiten den mendiko bizikletarako ibilbide polita. Aldaparik gogorrena Añarreko zubitik gorako porlanezko aldapa da (arrastoak jarraitzen duen norabidean) eta tarterik deserosoena, Portuluze baserria eta Liztorreta artekoa (lohituta badago batez ere). Zailtasun haundienak saihestu nahi izanez gero (euria egin berritan esaterako), errepidea baliatu dezakezue Astigarragako Bentatik paseaz eta Biandizko errepidetik jaitsiz.

Enviado por inaxio el 2011, Noviembre 12 - 21:40.
Categorías Araba, Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Olazti
Esquema Olazti - Urdalur - Illarragorri - Araia - Egino - Ziordia - Olazti

Ibilbide guztia pista zabaletan barrena doa eta ez dago aldapa izugarririk. Zailtasun haundiena Illarragorriko igoerako azken metroetan dago, eta Umandiako hegoaldeko isurialdeko bideko "koska" pare batean. Zirauntzako iturbururako joan-etorria ere egiten du, bidetik oso gertu gelditzen delako (azken egunotako euriteen ondoren ikusgarri zegoen), baina ez da bizikletarako aproposa.

Enviado por inaxio el 2011, Octubre 30 - 17:41.
Categorías Araba, Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Zegama eta A1 bidegurutzea
Esquema A1 eta Zegama arteko bidegurutzea - Urdalur - Kipular - Illarragorri (sahietsetik) - Larrebil - San Adrian - Beunda - Garagartza - Zegamako errepidea

Urdalur aldeko bailara inguratzen duen bidea, nahiko erosoa eta zabala gehienean. Zailtasun haundienak Kipular eta Illarragorri aldean daude, ez dut bide argirik ikusi eta izango dira nik egin dudana baino aukera hobeak seguraski. Ehiztari asko dabil egunotan eta bideak nahiko lohituta zeuden tarte batzuetan. Tarte hau saihestu nahi izanez gero urtegiaren amaiera eta gero aldapan gora Illarragorriko gainera igotzen den pista bilatzea aski duzue, pista zabala da eta aldapa xamurrekoa.