Rutas: Gipuzkoa

Lurraldeak

Ibilbide mota

Enviado por inaxio el 2011, Octubre 29 - 10:41.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Andoain
Esquema Andoain - Usobelartza - Leuneta - Abadekurutz - Leitzaran

Zailtasun handirik gabeko 1000 m.ko igoera egiteko aukera eskaintzen du, aldapa handiegirik gabe, eta jaitsiera pista zabaletan behera egiten da, Plazaolako trenbide zaharraren bidera jaitsiz. Handik Andoainera zailtasunik gabeko bide zabal eta erosoa baino ez dago. Goi aldeko paisaia nahiko aspergarria da, pinuz inguratuta baitago ia bide osoa. Abadegurutzeko igoeran eta tontorreko hasierako jaitsieran daude tarte zakarrenak.

Enviado por Jose el 2011, Octubre 1 - 20:52.
Categorías Ataun
ABIAPUNTUA San Martin (Ataun)
Esquema San Martin - Amezti - Arastortzeko gaina
Enviado por Jose el 2011, Septiembre 25 - 13:12.
Categorías Soraluze
ABIAPUNTUA Soraluze
Esquema Soraluze – Sagar erreka – Topinburu – Azurtza – Gallastegitorre – Krabelinaitz – Soraluze – Ezozi – Goenetxetxoko etxetxo – Kortazar – Atxolin - Kurutzebakar – Artzaintxaboleta – Ipiñarrieta – San Andres – Soraluze

Soraluzeko Kirol Bazkunako Mendi Taldeak antolatuta, V. Marraskilo Tour mendi ibilaldia ospatu zen atzo (2011/9/24). Hauxe izan zen ibilbidea.

Enviado por inaxio el 2011, Septiembre 2 - 16:37.
Categorías Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Behobia, Doneztebe
Esquema Behobia - Endarlatsa - Bera - Lesakako bidegurutzea - Igantziko bidegurutzea - Sunbilla - Donoztebe - itzulia.

Trenbide zahar baten arrastoa jarraitzen duen bidea da, beraz, gora-behera gutxikoa eta nahiko zabala. 35 kilometrotan 120 m baino ez dira igotzen: horrek esan nahi du igoera apenas nabaritzen dela, baina jaitsieran ere eragin egin behar zaiela pedalei!

Enviado por inaxio el 2011, Agosto 26 - 13:20.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Azpeitia
Esquema Azpeitia - Loiola - Azkoitia - Urretxu - Zumarraga - Legazpi - itzulera bide beretik.

Urolako trenbide zaharraren arrastoa jarraitzen duen bidegorria da hau. Tunel ugari dago bidean, baina argiztatuta eta asfaltatuta daude denak eta bidea zabala eta garbia da denean. Erraza da bidea jarraitzea bi lekutan izan ezik: Loiolako santutegiaren inguruetan (Iparraldetik inguratu behar da) eta Azkoitiko erdigunean (errepide nagusiari jarraitu Urretxu aldera). Bidea oraingoz (2011ko abuztua) Azpeitiko futbolzelaien aldamenean hasi eta Legazpiko sarrerako industriagunean amaitzen da.

Enviado por inaxio el 2011, Agosto 21 - 17:40.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Alcampo aparkalekua
Esquema Altza - Antxo - Errenteria - Gabierrota - Fanderia - Ugaldetxo - Altzibar - Ergoien - Arditurri

Arditurriko bidegorria Altza alderaino luzatzen da, urbanizatutako eremu zabal bat zeharkatuz (Errenteria, Pasaia). Arretaz ibili beharra dago denean, jende asko dabilelako, bai bidean eta bai inguruetan, kale ingurune horretan batez ere. Ugaldetxotik Arditurrirainoko tartean hainbat tunel labur zeharkatzen dira, baina nahiko laburrak dira eta luzeenak argiztatuta daude. Bidea nahiko zabala da eta berariz prestatuta dago; gora-behera txikia da (garai bateko trenbide zahar baten arrastoa jarraitzen du).

Enviado por inaxio el 2011, Agosto 18 - 19:58.
Categorías Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Andoain
Esquema Andoain - Leitzaran - Leitza (joan-etorria)

Andoain eta Leitza arteko Leitzarango trenbide zaharra jarraitzen duen ibilbide erraza. Oztopo nabarmenena tunelena da: gehienek badute argia, baina nahiko eskas, eta badira beste batzuk, noizean behin, argirik gabe gelditzen direnak (eta tunela luzea bada arazo bat izan daiteke): komeni da argia eramatea.

Enviado por Jose el 2011, Mayo 1 - 00:43.
Categorías Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Amezketa
Enviado por Jose el 2011, Abril 25 - 22:35.
Categorías Zestoa
ABIAPUNTUA Aizarna
Esquema Aizarna - Santa Engrazia
Enviado por Jose el 2011, Abril 16 - 11:33.
Categorías Berastegi
ABIAPUNTUA San Anton ermita