Rutas: GipuzkoaLurraldeakIbilbide motaEnviado por Jose el 2010, Mayo 22 - 12:25.
Enviado por zuriain el 2010, Abril 28 - 10:15.
Otzaurteko mendatean has gaitezke ibiltzen, baina nahi izanez gero, autoz igo gintezke Beundako atsedenlekuraino. Horrekin desnibel eta distantzia apur bat kenduko diogu ibilbideari. San Adriango tunelera daramaten seinaleak jarraituko ditugu mendebalderantz. Bideak berehala pista utzi eta bihurgune bat eginda forestalen etxolan jarriko gaitu. Igotzen segituko dugu mendiaren ertzetik, txarrantxaren parean. Añabasoko puntatxoa begiztatzean, bidea utzi eta txarrantxaren parean igoko gara, inolako zailtasunik gabe.
Enviado por Jose el 2010, Enero 15 - 23:18.
Enviado por Jose el 2010, Enero 12 - 21:59.
Ibilaldi honek Zaraia mendikateko zenbait bazter ezagutzeko aukera emango digu. Zelaiaundi lepotik abiatuta, hegoalderantz joko dugu, mendi-bizkarra jarraituz, eta Santa Krutz ermitatik igaroko gara. Hegoalderantz jarraituz Andarto Txikia eta Andarto ekialdetik inguratuko digu, Ezate lepora igotzeko, eta handik Andartoren tontorrera hegoaldeko gandorretik. Ezate lepora itzulita, Degurixa bailara itxia zeharkatu eta mendebaldeko malda igota Otsoarrate lepo zabalaren ingurura igoko gara. Iparralderantz joko dugu, Arlutzeko tontorrera igotzeko, eta ondoren iparralderantz jaitsiko gara, bidearen bila. Bide honek Aranguren inguratzen du eta ekialdeko isurialdera itzuliko gaitu, Kargaleko izena duen ingurune batetan. Bide nagusiari jarraituz jaisten hasiko gara, aurrena ipar-ekialderantz, eta txabola baten inguruan bihurgunea hartu ondoren hego-ekialderantz. Galerarik gabe Ugastegiko baserrietara jaitsiko gara, eta laster izango gara berriz ere Zelaiaundin, ibilaldiari amaiera emateko.
Enviado por JFdeA el 2009, Noviembre 29 - 12:08.
Zestoako Lauiturrietatik gora abiatu gara oinez Ondarbaso baserrirantz. Mendebaldera utzi dugu Il-GI137. Ondarbasoraino asfaltodun bidea izan dugu, beraz aukera dago kotxez baserri horretaraino heltzeko.
Enviado por JFdeA el 2009, Noviembre 22 - 15:01.
Andutz tontorra aspalditik izan dut gogoa ezagutzeko. Horretaz baliatu izan naiz inguruko geografia, bizitza eta ondarea apreziatzeko.
Enviado por inaxio el 2009, Octubre 31 - 17:05.
Aiako Harria inguratzen duen PR-Gi-20 ibilbidea da, Elurretxetik Aritxulegirako joan-etorria eginez mendiaren ixurialde guztiak zeharkatzen dituena. Abiatzeko aukera bat baino gehiago dago: Elurretxe, Aritxulegi nahiz errepidea ikutzen duen beste edozein lekutik abiatu daiteke. Ez da ibilbide zaila, baina ez da haurrekin egitekoa ere, tarte batzutan zakarra delako eta tarte luze batean ubide baten bazterretik doalako. Orain (2009ko azaroa) ubidea berritu eta estaltzeko lanetan ari dira eta pasabidea debekatzen duen txartel bat dago jarrita, Lesaka aldeko errepidea ikutzen duen lekuan.
Enviado por ibusg el 2009, Octubre 13 - 22:01.
Bedaioko inguruak ederrak ezagutzeko egiten den mendi martxa. Bedaio herritik abiatu eta Larrondotik pasaz, Zabalegira igo eta handik Artubira igotzen da. Bedaioko mendi garaiena (1.244m). Berriro Larrondora jaisten da eta Urdilleko leporantz jarraitu behar da. Hona iritsiz gero, Azkarate herrira jaitsi behar da. Azkaratetik, Zaratera igoko gara eta hemendik Aniko goi aldetik igaroz, Jazku baserri inguruan beherantz hartu behar da, Eskoletxeraino ailegatuz. Honen inguruan estradatik barrena Bedaiora igo behar da.
Enviado por ibusg el 2009, Octubre 13 - 21:49.
Aralarreko (Euskal Herria) Malloetako tontorrak bisitatzeko aukera ematen duen ibilbidea. Bi kotxe behar dira. Bat Azkaraten uzteko eta bestea Baraibartik ibilbidea hasteko. Paraje paregabeak, bikainak eta ederrak ikusteko aukera, besteak betste Uarrain, Ttutturre, Mendihaundi, Hirumugarrieta, Aldaon, Beoin, Uakorri, Artubi eta Balerdi mendi tontorrak, Alaitz bailara eta Aralar osoko bista ikusgarriak. Aipatzekoa Balerdira igarotzeko dagoen mendi gandorra; arretarekin pasa beharreko bidea. Enviado por Jose el 2009, Octubre 5 - 19:45.
Iruratik abiatuta Uzturre mendiaren inguruan mendi-bizikletan egindako ibilaldi batetako GPS arrastoa jaso dut hemen.
|
![]() |