Rutas: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik

Cannot create thumb photo for argazki/2009/08/40955.jpg

Lurraldeak

Ibilbide mota

Submitted by zuriain on 2009, Septiembre 2 - 18:02.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Ibiltzieta

Betatugaña mendia Ibiltzietatik. Mendi ezezagun baina panoramika ederra eskaintzen duena. Batzuetan bidetik kanpo ibili beharko dugu.

Submitted by zuriain on 2009, Septiembre 2 - 17:50.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Belateko monasterio

Azkenantz, Algorrieta eta Loiketa mendiak Belateko monasterio zaharretik. Jaitsiera bidetik kanpo eta pendiz handiz eginen dugu, kontuz ibiltzeko moduko bidea.

Submitted by zuriain on 2009, Septiembre 2 - 17:38.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Lapitzeko lepoa

Arregia mendi ezezaguna igoko dugu. Jaitsieran batzuetan bidetik kanpo ibiliko gara. Arretaz ibiltzeko moduko bidea, beraz. Erantsitako mapa ikustea komenigarria da ibilbidea hobeki ulertzeko.

Submitted by zuriain on 2009, Septiembre 2 - 17:35.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Erremendiako mendatea

bilbide ezohiko baina ezin ederragoa. Motxorro mendia igotzeko aukera ere badago, baita Baigura inguruko trikuharriak bisitatzeko. Zenbaitetan bidetik kanpo ibiliko gara, arreta eskatzen duen ingurune batean.

Submitted by zuriain on 2009, Septiembre 2 - 11:51.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Gorostietako lepoa

Lertzamendi, Uztartza eta Artzeleta mendiak igotzeko ibilbidea, Gorostietako lepotik. Bidenabar, Zurittu-berri eta Tantadiko trikuharriak ezagutzeko aukera. Zenbaitetan bidetik kanpo ibiliko gara, orientazio sena, gpsa, mapak eta mendian ibiltzeko ohitura ezinbesteko dira.

Submitted by zuriain on 2009, Septiembre 2 - 11:48.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Arrarats

Ibilbide zirkularra Ernaitzu eta Ireber mendiak igo eta pare bat trikuharri ikusteko, Alkardur eta Elkorra. Batzuetan bidetik kanpo ibiliko gara, nahiko hegi deserosoetan barrena. Orientazio sena eta mendian ibiltzeko ohitura ezinbestekoak.

Submitted by zuriain on 2009, Septiembre 2 - 11:43.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Elurretako Amaren baseliza

Iratiko bihotzeko mendi hauek ezagutzeko ibilbidea. Gehienetan bidetik kanpo eta oihan garbi baina nahasgarri batean barrena. Paisaiarik batere ikusiko ez dugun arren, aski izanen dugu Iratiko baso ezin ederragoan barrena ibiltzeko plazerrarekin.

Submitted by zuriain on 2009, Septiembre 2 - 09:47.
Categorías Iparraldea
ABIAPUNTUA Ahartzako lepoa
Esquema Ahartzako lepoa-Munhogain-Errolako Harria-Munhoa-Ahartzako lepoa-Oilarandoi-Ahartzako lepoa

Oilarandoi, Munhoa eta Urdiako harria mendiak igoko ditugu. Horretarako Ahartza lepoan utziko dugu autoa. Haraino iristen den errepidexka (estu-estua eta bihurgunetsua oso) Baigorriko lehenbiziko etxeen parean hasten da, eskuin aldera (heg.) Geroko gure ibilbidean behin baino gehiagotan eginen dugu topo errepide eta pista hauekin. Zenbaitetan bidetik kanpo ibiliko garenez, kontuz ibiliko gara eguraldi kaskarreko egunetan.

Submitted by Jose on 2009, Septiembre 1 - 19:25.
Categorías Iparraldea, Nafarroa
ABIAPUNTUA Lizuniaga mendatea
Esquema Lizuniaga - Kondendiagako lepoa - Larrun - ekialdeko bizkarra - Kondendiagako lepoa - Lizuniaga
Submitted by Jose on 2009, Agosto 28 - 19:34.
Categorías Araba
ABIAPUNTUA Oroko Santutegia