Rutas: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik

Lurraldeak

Ibilbide mota

Enviado por zuriain el 2009, Mayo 6 - 12:39.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Erremendiako askaldegia

Nahiko ezezaguna izan arren, Erremendiako zonaldea Nafarroako ederrenetarikoa da. Bakardade horrek gainera bertako paisaia eta fauna paregabeaz gozatzea ahalbidetuko du jende segizio etengabeekin topo egin gabe.

Enviado por ietxaburu el 2009, Marzo 24 - 11:13.
Categorías Iparraldea
ABIAPUNTUA Urdoze
Esquema Urdoze-Larrarte lepoa-Labastida-Urdoze

Honakoa, ez da ohiko mendiko igoera, lasai antzean, gaztetxoekin ere egin daitekeen txango erraza baizik.

Urdoze (210 m), Baigorri bailaran, Iparla mendiaren azpian kokatutako herritxoa da. Bertara iristeko, ipar aldetik doazenak, Baigorri baino kilometro pare bat lehenago, errepidearen eskuineko aldean, Urdoze eta Labastidara doan errepidetxoa ikusiko dute.

Enviado por ietxaburu el 2009, Marzo 22 - 22:04.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Eratsun
Esquema Eratsun-Otsola-Arnaizu-Ireber-Bidate-Basakaitz-Eratsun

Eratsun herriak badu sona pilotari esker. Bertara iristeko, Doneztebetik Leitza aldera doan errepidea hartu, eta Ezkurrako lepora asko gelditzen ez dela, ikusiko mendiaren magalean.

Enviado por ietxaburu el 2009, Marzo 7 - 13:52.
Categorías Iparraldea
ABIAPUNTUA Ainhoa
Esquema Ainhoa-Bizkailuze-Dantxarinea-Ainhoa

Lapurdiko Ainhoa herritik abiatuko gara (40 m).
Herriaren atzealdeko (eki aldera) aparkaleku zabaletik, ekialdera, maldan gora hasten den pista zabaletik, GR-10 jarraituz, ordu erdi batean, 350 m. gorago dagoen kaperara iritsiko gara.
Ipar ekialdera Erebi tontorra dugu. Bideak ezkerretik inguratzen duen arren, gu tontorrerantz zuzen joango gara. Hogei minutu beranduago tontor zabalean gaude (583 m. 00:50).

Enviado por Jose el 2009, Marzo 7 - 11:18.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Gaintza
Esquema Gaintza – Intzako Dorrea – Unaga – Abateko lepoa – Intza – Gaintza

Arrasto honetako ibilaldia Gaintza herritik abiatzen da, eta Mailoetako igoera ikusgarrienetako batetan zehar Intzako Dorrera igotzen da. Ondoren hegoalderantz jaisten da, Unagako zelaiak zeharkatzen dituen bidearen bila, eta Ttutturre eta Alborta mendien arteko Abateko lepotik igarota Intza herrira jaisten da, handik Gaintzara itzultzeko.

Enviado por JFdeA el 2009, Febrero 1 - 12:17.
ABIAPUNTUA Herran
Esquema Herran-Sta.Ana lepoa-Sta.Ana-Lepoa-Valdelamediana-Revillanos-Villafri-Ribera-Herran

Herran-etik ibaian gora ekin diot, I.ra.
Kartelaren laguntzaz Sta. Ana leporantz, eta bertotik tontorrera, margo-seinaleak eta harri pilak.
Atzera lepoan E.ra Revillanos tontorrerantz, artean Valdelamediana. Bidean harri pilek bide egokia jarraitzen laguntzen digute. Gainaldeetatik I.aldeko eta H.aldeko bailarez gozatzeko aukera paregabea.
Revillanos tontorretik buelta hartu beharra dago Villafria-rako bidexka hartzeko, tontorretik minutu gutxira eta I.ra hartu.
Villafria-tik M.ra, Ribera-ra.
Ribera Herran artean, eta ibilbideari amaiera ederra emateko Puron ibaiaren arroila.

Enviado por JFdeA el 2008, Diciembre 9 - 19:55.
ABIAPUNTUA Bakio
Esquema Bakio-Garbola-Burgoa-San Pelayo-Doniene-Eneperi-Bakio

2004ean Luis-ek gure web-gunean utzitako oharrak jarraitu ditut.
Gotzon taberna ondotik Luzarraga kalea hartu errepidea amiatzeraino. Azken baserrian mendian gora gurpidetik ekin, ur-deposituaren ezkerretik. Pistarekin bat egin ostean norabide berean aurrera.
HM.tik Larrane-tik datorren pistarekin (Mendiko Txirridularientzat oharrak bertan)topo egingo dugu.
Norabidea aldatu barik Mañuko landetara helduko gara. Bertotik Garbola tontorra esku-eskura izango dugu. I.ra.
Norabide berean aurrera Burgoa tontorra.

Enviado por JFdeA el 2008, Noviembre 30 - 13:45.
ABIAPUNTUA Araotz elizaldea
Esquema Araotz elizaldea-Ezate lepoa-Andarto-Arbe-Santikurutz lepoa-Orkatzategi-Santikurutz lepoa-Araotz elizaldea

Araotz-eko elizaldeko aparkalekutik abiatu gara. Errepidean Mendebalera (gora) jo dugu azken baserriraino. Zoru asfaltatua amaitzen den tokian bidea bitan banatzen da: H.ra ateratzen da Ezate leporakoa, eta M.ra jarraitzen du Santikurutz leporako, bueltan bertotik jaitsiko gara.
Ezate lepoan I.ra eta eskura dugu Andarto tontorra.
Ezate-ra bueltatu gara dena elurtuta baitago. Bertotik Arbeko Degurixa-rako sarrerara jo dugu.

Enviado por Jose el 2008, Noviembre 24 - 22:50.
Categorías Bizkaia, Cantabria
ABIAPUNTUA Santa Cruz
Esquema Santa Cruz – Alen – Betaio – Santa Cruz

Jarraian azaltzen den ibilbidea, Artzentaleseko auzoa den Santa Cruzetik abiatzen da, Alen igo, handik Betaiora arteko mendi-bizkarrean zehar ibili, eta bigarren tontorra egin ondoren, Santa Cruzera itzultzeko. Tontor hauek, Enkarterrietako eta Kantabriako ekialdeko kostaldeko paisaietaz gozatzeko behatoki apartak dira. Horretaz gain, duela gutxira arte bizirik egon diren zenbait mehatz ustiapenen aztarnak ikusi ahal izango ditugu bidean.

Enviado por ietxaburu el 2008, Noviembre 19 - 21:04.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Aia (Ataungo auzoa)
Esquema Aia, Lareo, Sarastarri, Agaotz, Urkillaga, Aia

Aia izeneko Ataungo auzo txikitik, eliza ondotik, abiatuta, errepidean behera metro gutxi batzuk eginda, ezkerretara, langa baten beste aldetik, marra zuri/gorriz seinalatutako bide bat ikusiko dugu. Bide hau hartu eta marra zuri/gorriak jarraituz, Arbilleta baserriaren azpitik eta ondoren Aiagerre baserriaren albotik, aurrera jarraituz pistatik, ekialderantz, ordu laurdenean, errekara iritsiko gara.