Rutas: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik

Lurraldeak

Ibilbide mota

Enviado por inaxio el 2006, Junio 25 - 10:08.
Categorías Araba
ABIAPUNTUA Durruma Kanpezu
Esquema Durruma Kanpezu - La Casilla lepoa - Muela - La Casilla lepoa - El Santo haitza - begiratokia - San Roman ermita - Durruma Kanpezu

Durruma Kanpezu edo San Roman de Campezo herriaren goi aldean dagoen Elizaren atze aldetik abiatzen da bidea IEko norabidean, eta norabide horri jarraituz helduko gara La Casilla lepora. Handik gora ertz harritsuari jarraituz joko dugu tontorrera (bide arrastorik ez, baina leku garbia da). Altura beretsuko haitz mutur batzuek osatzen dute gailurra eta horietako bat da tontorra (erpin geodesikoa eta buzoi gurutzeduna).

Igoeran erabilitako bide beretik lehengo lepora jaitsi eta El Santo izeneko haitzera joko dugu. Haitzera gerturatzean bidezidorra banatu egiten da. Arrasto nabarmenena zeharka-zeharka abiatzen da haitzean zulatutako San Romanen ermitara, baina bada beste arrasto bat aldapa handienari heltzen diona: hori da jarraitu beharrekoa. Erne! Bidezidor hau ere, hormara gerturatu ahala, ezker aldera lerratzen da tarte batean, baina hormara jotzen du geroago, hura gainditzeko pasarte baten bila. Zailtasunik gabe gainditu daiteke bide egokia jarraituz gero. Gandorrera heldutakoan, nahi izanez gero, ekialdeko muturrera joan eta Muelaren gaineko ikuspegi ederrarekin gozatu bat hartu ondoren, leku berera itzuli, eta gandorraren zeharkaldiari ekingo diogu.

Enviado por inaxio el 2006, Junio 24 - 13:48.
Categorías Araba
ABIAPUNTUA Antoñana
Esquema Antoñana - Agiñetako bidea - Soila - Korresko bidea - Antoñana

Ibilbide honek Izkiko eremuaren barruan egiten du bere bidea, parkeko bide-sarea osatzen duten bidezidorrak erabiliz. Bide-sare hori ongi seinaleztatuta dago, nahiz eta batzutan (2006/06/23) seinaleak bakan izan, landaretzak tapatuta egon (marka horia duten posteak) edo ezabatzen hasita egon (pintura marka zuri-horiak). Jendea dabilen lekua da bestela, eta arrastoa nahiko nabarmena da gehienean.

Antoñana Kanpezu eta Maeztu arteko errepidearen bazterrean gelditzen den herrixka polit bat da, oraindik ere harresiz inguratua. Handik abiatu, zubi gainetik pasa eta aipatutako errepidea zeharkatu behar dugu, zubiak agintzen duen norabide berean (mendebaldera) jarraituz. Hala geltoki zaharra eta etxe dotore batzuen artetik pasata behehala egingo dugu topo Buxandako errepidearekin. Hura ere zeharkatu eta soro baten bazterretik jarraitzen duen lurrezko pista batekin egingo dugu topo: huraxe da bidea (astigar baten adarren artean erdi-ezkutaturik dago lehenengo bide-seinalea). 300 m aurrerago bidegurutze batekin egingo dugu topo eta eskubi aldera joko dugu; 100 m geroago, berriz, ezker aldera, basoaren bazterretik, mendebalderantz.

Enviado por inaxio el 2006, Mayo 1 - 21:56.
Categorías Araba, Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Lezea
Esquema Lezea - Olano - Arbarrain - Atabarrate - Umandia - Albeiz - Lezea.

Lezea da abiapuntua. Lezera heltzeko errepidea Egino eta Ilarduia arteko errepidetik abiatzen da, Ilarduiatik 500 bat m-ra. Aisigune zabala hedatzen da Lezearen ahoaren inguruan eta aparkatzeko leku ugari dago.

Enviado por Jose el 2006, Abril 17 - 18:09.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA San Andres (Soraluze)
Esquema San Andres - Urkiazelai - Iruia - Atxolin - Pagobedeinkatu - Irukurutzeta - Pol-pol - San Andres

Ibilbide lasai honek, Kortazar (Karakate) eta Irukurutzeta arteko mendi gainaren zati bat ezagutzeko aukera ematen digu, eta bertara igotzeko zein jaisteko bi bide erakusten dizkigu. San Andresetik abiatuta Urkiazelaitik barrena igoko gara mendi gainera, eta Atxolin eta Irukurutzetako tontorrak zapaldu ondoren Pol-pol iturrian eztarria busti eta San Andresera itzuliko gara.

Enviado por inaxio el 2006, Abril 7 - 22:11.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Ganuza
Esquema Ganuza - Santiago ermita - Sartzaleta - Puerto Nuevo - Ganuza

Autoa herriaren sarreran dagoen aparkalekuan utzi eta herria zeharkatuko dugu. Bidea marra zuri eta horiekin markatuta dago herritik bertatik hasita ermitaraino. Laster aterako gara herritik, eta mendiak inguratzen duen ibar txiki batekin egingo dugu topo. Bidea ibar horren hondoan gora doa. Herritik abiatuko orduko ezker aldetik bereizten den porlanezko pista zuri bat bazterrean utzi eta aurrera jarraitzen duen pistari ekingo diogu. Berehala egingo dugu topo burdinazko langa batekin. Hura zeharkatu eta pista bitan banatzen da segituan: ezker aldeko bidea aukeratuko dugu oraingoan, futbol zelaiaren ondotik paseaz (gauza ondo badoa, eskubi aldeko bide horretatik jaitsiko gara ordu batzuk berandugago). Handik aurrera xenda polit bat jarraitzea aski da, ibar txiki hori inguratzen duen hormara heldu arte.

Enviado por Jose el 2005, Diciembre 30 - 19:41.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Zegamako geralekua
Esquema Zegamako geralekua - Intzuzaeta lepoa - Andraitz - Arbelaitz - Artzanburu trikuharria - Biozkornia - Intzuzaeta lepoa - Zegamako geralekua

Zegamako geralekutik abiatuta Andraitzeko lepora igoko gara. Andraitz eta Arbelaitzeko tontorrak zapaldu ondoren Katabera karst eremua inguratuz Biozkorniara joango gara, handik Zegamako geralekura jaisteko.

Enviado por inaxio el 2005, Noviembre 21 - 22:49.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Berastegi
Esquema Berastegi - Ipuliño - Gorosmendi lepoa - Larre - Muga lepoa - Berastegi

Berastegitik abiatu eta Leitzara doan errepidean gora egingo dugu lehendabizi, autobidera sartzen den errepidera gero, autobidearen azpitik pasa eta mendian gora abiatzen den pista zabala hartzeko. Pistan gora egin eta 10 bat min aurrerago eskubi aldetik abiatzen den porlanezko bide zabal batekin egingo dugu topo: hari jarraituz etxe bakan batzuek osatzen duten auzo batera helduko gara. Etxe hauen sarbideak bartertuz gero, bi aukera ditugu aurrean: pista nagusari jarraitzea ezker aldera joz edota ordura arteko norabideari jarraituz lurrezko pista bati jarraitzea.

Enviado por Leazpiarra el 2004, Marzo 30 - 00:00.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Legazpi
Esquema San-Inazio-Mataburros-Goikozelai-Gurutza

Legazpitik irtetzen dan abiapuntu nagusia San Inazio auzoko Arkutik irtetzen dan pista da, plazan bertan dagoena. (ARGAZKIETAKO MAPA BEGIRATU)

Hau gurutzatu bezain laster hormigoizko pista bat hasten da, eta kartel inforatibo baten ondotik pasako gara, pixkat aurrerago bideko bi aldetan iturri pare bat utziz. Segidan porlanak harriari utziko dio lekua ta "Felipa" izenez ezagunak diren txaboletatik pasako gara. Aurrera jarraituko dugu eta ezkerretan pagadi gazte bat duen aldapa igo ta gero zabalgune batera iritsiko gara. Bertan iturri bat dago, ezkerretan, Legazpiko iturri geihenak bazela iturgorria. Hemen ia 180º ko bira egiten badugu "Mataburros"eko aldapatik edota Muñazorra ingurutik igo gaitezke. Aurrera jarraitu ezkero galtzeik ez dauken pistatik igoko gara. 5-10 bat min. pasa die.

Enviado por Jose el 2004, Enero 17 - 01:00.
Categorías Ataun
ABIAPUNTUA Lizarrusti
Esquema Lizarrusti – Lareo – Ubegizulo – Sarastarri - Sarastarri kobazuloa – Lareo – Lizarrusti

Lizarrustiko Parketxearen ondotik ipar-mendebalde norabidean garai batetan trenbidea izan omen zen bidezidor bat habiatzen da. Aldapa gutxiko bidea da, gehiena basoan barrena, eta tarte bat haitzean landutakoa. Tuneltxo bat ere badu. Hiru ordu laurden inguruan Lareoko urtegira iritsiko gara.

Lareotik Sarastarrira igotzeko gutxienez bi bide daude. Biak urtegiaren ipar-mendebaldeko ertzetik habiatzen dira, bata bestearengandik oso gertu, eta GR 20.1 ibilbidearen (Aralarreko itzulia) marka txuri-gorriak dituzte: batek marka zaharrak eta besteak berriak. Batetik joan eta bestetik etor daiteke, itzuli polit bat osatuz.