Rutas: Nafarroa

Lurraldeak

Ibilbide mota

Enviado por zuriain el 2008, Diciembre 10 - 09:06.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Leireko monasterioaren aparkalekua
Esquema Leireko monasterioaren aparkalekua-Ardibidea-La Cerrada ataka-La Cerrada mendia-Peñagujereada-Oso.

Leireko monasterioaren aparkalekutik abiatuko gara iparralderantz. Etxe abandonatu baten ondotik igarota, ardibide zabalari jarraituko diogu, malda gogorretan gora, pista bizpahirutan zeharkatuz, baina uneoro ipar-ekialdeko norabideari eutsiz. Kastellar haitzen azpitik igaroko gara eta azken metroak sigi-saga eginen ditugu, La Cerrada atakara iritsi arte. Bertan zurezko kartel gezidun bat aurkituko dugu. Ezkerretara joz (mend.) Kastellar edo Arangoiti mendietara joanen gara.

Enviado por JAG el 2008, Diciembre 3 - 04:55.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Irabiako aparkalekua (Otsagabitik 24 km Taplan barrena, edo GR-11tik Abodi zeharkatuta)
Esquema Aparkalekua - Itsu Osin - Lizardoia - aparkalekua

Otsagabitik Iratiko etxeetara 24 bat kilometro egin ondoren, Irabia urtegiko aparkalekuan hasten da ibilbidea. Iparralderantz, "Itsu Osin / Cascada del Cubo" seinaleak markatzen duen pista hartu, autoak ez pasatzeko dagoen langa igaro eta hamar bat minututan Itsu Osinera helduko gara. Merezi du, pistatik irten eta errekara jaitsita, gutxienez 5 minutu ematea ur-lasterra ikusten (giro onarekin, itzulitakoan bainutxo bat).

Enviado por ietxaburu el 2008, Noviembre 18 - 20:21.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Kakueta arroilaren hasiera
Esquema Kakuetaren mendebaldeko mendietan gora, Anhauko lepotik, Binbaleteko Lepotik, Kartxelara. Berriro Binbaleteko Lepora, Arrakagoiti Lepora eta ipar alderantz, Kakuetaren eki aldetik, hasieraraino

Kartxila mendiaren alderik dotoreena Belagua aldera dagoena den arren, ez hain ohikoa den aldetik igotzeko proposamena doakizue.

Zuberoan badaude hiru arroila oso famatuak: Ehujarre, Kakueta eta Holtzarte. Hiruetatik turistikoena, Kakuetakoa da. Bada inguru honetatik egingo dugu. Igoera, arroilaren mendebaldetik eta jaitsiera arroilaren ekialdetik

Enviado por Jose el 2008, Octubre 21 - 22:05.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Lizarmeaka
Esquema Lizarmeaka lepoa – Orabidea – Zuretako lepoa – Alkurruntz

Otsondo mendatetik Amaiurrerantz jaisten 500 metrotara errepidea Lizarmeaka lepotik igarotzen da. Lepo honetan dagoen atsedenlekua Alkurruntzera igotzeko abiapuntu egokia da. Jarraian azaltzen den igoerak mendia eskuinaldetik inguratzen du, mendebaldeko basoa zeharkatuz, tontorra atzealdetik harrapatzeko, Zuretako lepotik.

Enviado por zuriain el 2008, Octubre 16 - 08:22.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Itzalle

Urraul Goiti eta Zaraitzuren arteko mendia izanik, logikoa da ibilbideak bi ibar horietatik abiatzea. Urraul Goitik, ibilbideak Aietxu herritik abiatzen dira. Herritik ekialderantz aterako gara pista zabal batetik. Pistatik jarraituz Raxa baselizako hondakinen ondotik igaroko gara, Raxa harkaitz ikusgarriaren azpian. Pistak Lintxarra edo Lijerieta sakanean sartuko da. Bidegurutzean eskuinaldean hartuko dugu. Pistak gogorrago igoko gaitu orain eta Olotokiko gandorreraino eramanen gaitu. Handik gailurrera hamar minutuko bide erosoa besterik ez da izanen.

Enviado por zuriain el 2008, Octubre 13 - 09:12.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Otsagi, Muskilda

Idorrokia Tapla mendatetik igotzea badago ere, askoz ere interesgarriagoa da Otsagitik GR11ko bidea hartzea. Lehenbiziko metroak Muskildara igotzen den galtzadatik eginen ditugu. Ibilbidea apur bat goxatu nahi izanez gero, autoa Muskildan bertan utz dezakegu, errepidea haraino igotzen baita. GR-11ko markek Intxusdoia bidetik eramanen gaituzte, larre eta pagadien artean, borda ugari begiztatuz. Malda gogortu eginen da Abodiko hormak gainditzeko. Azkenean, Alforjas mendate zabalera iritsiko gara. Bertan, lurrean etzanik, Arrizabalako zutarri erraldoia ikusiko dugu.

Enviado por zuriain el 2008, Octubre 13 - 08:11.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Mintxate, Belagoa

Editatu egin dut ibilbide hau, azken hilabete hauetan (2009ko udan) egoera aldatu egin baita bide berriekin eta Mintxateko pistaren itxierarekin. Mantendu eginen dut aurreko ibilbidea, Mintxatekoa, baina horien segidan berria jarriko dut.

Enviado por zuriain el 2008, Octubre 10 - 09:23.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Agoitz, Arangozki

Artxubara igotzeko ohiko abiapuntua Itoitzetik hurbil zegoen zubi eskegia zen. Hala ere, urtegia eraiki zutenetik, beste abiapuntu urrunago batzuk aukeratu beharko ditutu.

Enviado por zuriain el 2008, Octubre 10 - 08:26.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Azparren
Esquema Azparren-Learpuru-Urrizkain-Bozporro-Irigoien borda-Azparren

Igotzeko, Azparrendik iparralderantz abiatuko gara, Abaurrea errekaren saihetsetik. Hiru bat kilometro aurrerago lurrezko pista estu bat aurkituko dugu (UTM 30T 642321, 4749657), Irigoien bordara doan pista zabalagoa atzean utzi eta hamar bat minutura (bide hau jaisteko erabiliko dugu). Bigarren pista horrek Learpuru (1279m) eta Urrizkain (1212m) mendien arteko lepo ederrera eramanen gaitu. Handik bi mendiok igo genitzake, bide zehatzik gabe, baina zailtasun nabarmenik gabe. Urrizkain igotzeko hobe dugu lepotik zatirik garbienak begiz jo eta horietatik ibiltzea.

Enviado por zuriain el 2008, Octubre 9 - 09:58.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Belabartze errepideko 4. kma

Baines (edo Ezkaurre erdia) mendi ahantzia da, mendizale gehienek Ezkaurreren bi mila metroak aukeratzen baitituzte. Hala ere, Bainesen kasuan tamainak ez du axolarik, mendi ederra eta ezagutzea merezi duten hainbat txokoren jabe baita. Txangoa Belabartzeko errepideko 4. kilometroa igarota hasten da. Nabe handi baten atzealdetik ibaia zeharkatu eta maldan dagoen soro baten goialdera zuzenduko gara. Bertan kairn batek markatuko digu basoan hasten den bidea. Bide hau berehala zabaldu eta ezkerraldera (mendebaldera) igotzen hasiko da.