Rutas: Nafarroa

Lurraldeak

Ibilbide mota

Enviado por JFdeA el 2007, Marzo 23 - 23:00.
Categorías Euskal Herria, Nafarroa
ABIAPUNTUA Gorriti
Esquema Gorriti-Malkor Haundi-Urkieta-Ulizar-Gorriti

Gorriti- ekialdetik igo Malkor Haundi. M.tik jaitsi , bidean Ezurmendi parajetik pasatu eta gara eta Gorritiko oroitarria ikusi dugu. Lepotik M.ra jo dugu, Pagozelaira, ostean HM.a hartu dugu Muxeo tontorrera heltzeko. Norabide berea jarraituz heldu gara Urdangarate lepora Urkieta tontorrerako igoerari ekiteko.
Urkietatik atzera egin dugu ia Muxeoraino. I.rako norabidea hartu dugu, Uniate lepora. Norabideari jarraituz eta GR-aren markak lagun heldu gara Ulizarrera.Gorritira bueltatzeko: Uniate-Pagozelai. HE.ra

Enviado por Jose el 2006, Diciembre 12 - 19:47.
Categorías Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Amezketa
Esquema Amezketa – Buruntzuzin – Astunalde – Artubi – Balerdi

Jarraian azaltzen den ibilbidea, Amezketatik abiatuta Artubi eta Balerdiko tontorretara iristen da. Igo beharreko altuera handia denez ibilaldi gogor xamarra da. Eta Balerdiko gandor zorrotza zeharkatzeak xarma berezia ematen dio.

Enviado por JFdeA el 2006, Diciembre 3 - 13:09.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Iturmendi
Esquema Iturmendi-Sta. Marina-Bargagain-Sta. Marina-Baiza-Bakaiku-Iturmendi

Lehenengo eta behin eskerrak eman behar dizkiegu Nafarroako Ibilbideen egileei euren informazioaz baliatu baikara ibilaldi hau egiteko.
Iturmendi herritik abiatu ginen 130ILaren bila, eta honek zuzen-zuzen eraman gaitu Sta. Marinara. Bertotik Mra egin dugu ILaren seinaleak jarraituz Bargagaineraino. Bidean Urdiaineko ataka aurkitu dugu.
Sta. Marinan berriro bueltan Era abiatu gara Baizara. Hau gainditu eta Etxarriko atakan, trikuharri baten ondotik Bakaikuranzko jaitsierari ekin diogu.
Sekulako bidea, hauek ikuspegiak!! Egizue aukera baduzue. Ohartxo bat, goitik beherako bidean ezkerrarako bide guztiak hartu eta zuzen helduko zarete Bakaikura.

Enviado por Jose el 2006, Mayo 13 - 21:41.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Altsasu
Esquema Altsasu - San Adrian - Olderiz - Dulantz - Ubaba - Bioitza - Altsasu

Ibilbide honek, Altsasutik abiatuta, Urbasaren zati handi bat zeharkatzen du, eta jende gutxi iristen den zenbait ezkutuko toki ezagutzeko parada ematen du (“El Chaparral” bidea, Olderiz zelaigunea,…), bai eta ezagunak izan arren berriz ere ikustea merezi duten beste zenbait ere (San Adrian inguruko gandor ikusgarria, Urederrako zirkua,…). Bestalde, basoa gustuko duena, aseko da.

Enviado por JFdeA el 2006, Mayo 7 - 19:18.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Uharte
Esquema Uharte-Txagain-Artxueta-Uharte

Nafarroako ibilbideetako 9157. egin genuen atzo.
Zoragarria! Aralarreko hareztiz, pagadiz, trikuharriz ... gozatu ahal izan genuen.
Eskerrik asko emandako informazio guztiagatik.

Ohartxoak:
- Txagaineko langaren beste aldera joz gero, Mra, langati bost bat minutura pare bat trikuharriz gehiagoz goza daiteke: Arruazu
I eta II.
- Lekunberriko errepidea zeharkatu eta gero, eta norabide berean jarraitura bost minutura ILaren seinale argiak zeharkatzen dira, hauek jarraituz ere hel daite Artxuetara.
- Azalpenetan aipatzen diren seinale gorriak agian honttoak dira.

Berriro ere mila esker.

Enviado por inaxio el 2006, Abril 7 - 22:11.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Ganuza
Esquema Ganuza - Santiago ermita - Sartzaleta - Puerto Nuevo - Ganuza

Autoa herriaren sarreran dagoen aparkalekuan utzi eta herria zeharkatuko dugu. Bidea marra zuri eta horiekin markatuta dago herritik bertatik hasita ermitaraino. Laster aterako gara herritik, eta mendiak inguratzen duen ibar txiki batekin egingo dugu topo. Bidea ibar horren hondoan gora doa. Herritik abiatuko orduko ezker aldetik bereizten den porlanezko pista zuri bat bazterrean utzi eta aurrera jarraitzen duen pistari ekingo diogu. Berehala egingo dugu topo burdinazko langa batekin. Hura zeharkatu eta pista bitan banatzen da segituan: ezker aldeko bidea aukeratuko dugu oraingoan, futbol zelaiaren ondotik paseaz (gauza ondo badoa, eskubi aldeko bide horretatik jaitsiko gara ordu batzuk berandugago). Handik aurrera xenda polit bat jarraitzea aski da, ibar txiki hori inguratzen duen hormara heldu arte.

Enviado por inaxio el 2006, Marzo 27 - 15:13.
Categorías Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Arano
Esquema Arano - Errekaldo - Unamuno - Azketa - Arano

Aranon herrian gora egin eta eskubi aldetik abiatzen den pista zabal bati jarraituko diogu. GR baten marra zuri-gorriak ikusiko ditugu bidebazterrean. Pistan aurrera egin eta San Rokeren ermitaren aurretik pasako gara halako batean eta, 300 bat metro geroago, pista lepo batera helduko da. Pistaz jarraitu dezakegu handik aurrera ere, baina hobe da pista gogaikarri hori jaitsierarako utzi eta mendi bizkarrera jotzea, izan ere bizkar horretan EHan dagoen mairubaratz edo cromlech multzo handiena dago. Bizkarrari jarraitzea aski da: bidean topatuko ditugu bata bestearen ondoren, eta hala, Errekaldoko gainetik pasata, jaitsiko gara bizkar hau eta Unamuno lotzen dituen lepora (han ere mairubaratz multzo handi bat dago).

Enviado por mou el 2005, Noviembre 7 - 15:00.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Atondo
Esquema Atondo-Oskia-Atondo

Kaixo mendizaleok.
Oskia mendira joateko, Atondo herrian berebila utzi, ondoren herritik gorantz doan kareharrizko pista hartu. Gutxira,ur biltegi baten ondoan, ezkerreta burdinezko ataka orlegi bat igaro eta bidetxur batetik ezkerreko bidea hartu (harripilez dago markatua).
Hortik uneoro dena gorantza, harripilak jarraituaz, malda gogor batean goiko gandorraraino. Hemen ezkerretara jo eta gandorraren amaieran dago tontorra. Jeisteko bide bera erabili.
Joan-etorria 2 ordutan egin daiteke.

Enviado por eneko el 2005, Octubre 30 - 19:14.
Categorías Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Elurretxe
Esquema Elurretxe - Aritxulegi - Erroilbide - Txurrumurru - Irumugarrieta - Elurretxe.

Aparkalekutik pinudiko larrean gora abiatu eta (erne!) berehala antzemango duzue eskubi aldean pista belartsu bat: hari heldu behar diogu, zuzenean gora jotzen duen bidea alde batera utzita. Bidea seinalatuta dago, marra zuri-gorri-horiekin, eta arretaz jarraitu behar zaio seinalizazioari, izan ere asko dira ezker-eskubi bereizten diren bidezidorrak.

Bideak gora-behera gutxirekin egiten du aurrera hasieran, baina halako batean behera egiten hasten da pinudi batean barrena eta hala jarraitzen du pixkanaka jaitsiz 200 m beherago Minetako Ertza inguratu eta Txurrumurrutik datorren errekastoa zeharkatu arte (goien ikusten da haitzaren ertz ikaragarria). Handik aurrera bidezidorrak gora jotzen du berriz, pagadian barrena, sigi-saga aldapa haundienetan, aldapa leundu eta berriz pinu artean sartzen den arte. Erroilbideren itzala atzeman daiteke goien, adar artetik, baina guk HMra jarraitu behar dugu, zeharka, gorabehera gutxiko bidezidorrari jarraituz, harik eta basoa bakandu eta Aritxulegi aldeko bizkarrera heldu. Han hesitutako eremu batekin egingo dugu topo eta Aritxulegiko mendatera jarraitzen duen bidezidorra utzita, ezker aldetik joko dugu gora, hesiaren paretik, goien ageri den haitzartera (Enarri).

Enviado por BatenBat el 2005, Agosto 30 - 00:00.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Goñi

Joan den asteburuan lagun batzuk igo gara Goñitik abiatuta, baita Goñira bueltatu ere bai. Bidea ez da oso zaila, baina uste baino luzexeagoa gertatu zaigu, 5 ordu inguru eman genituen ttipi-ttapa....

Goñiko eliza zaharraren parean (goian dagoena, hain zuzen ere) abiatzen den pistatik joan behar duzue lehenbizi, san Migeltxo ermita ospetsua pasa eta burdinezko langa bat aurkitu arte. Hau zeharkatutakoan pista utzi eta eskuinetara egin behar duzue, pagadi ederraren barrena doan bide batetik. Hasieran burdin-hesiaren pare-paretik ibiliko zarete. Batzuetan bidea (aintzinako galtzada bat) ez da oso nabarmena, baina hor badaude hainbat cairn edo harri koxkor laguntzeko. Pagadia utziko duzue azkenean aldapa piko bati ekiteko, hemen ezpel ale ederrek lagunduta. Gero, bizkarraren gainean Lezizako bazterrak eta Beriain bera ikusiko duzue. Hemendik aurrera bidea nabarmen-nabarmena da eta ez da gauza askorik esan behar.