Atxulegi lepotik abiaturik, Bardakomendira igoko gara. Txangoa luzatu nahi izanez, gero, hor dago Alkaxuri mendia.
Ibilbideak: NafarroaLurraldeakIbilbide motazuriain-k sortua, 2015, martxoa 23 - 13:22
Aezkoako goi-ordokiko gain hauetara igoko gara, Abaurregainetik abiaturik. Txango gehiena pistetan barrena eginen badugu ere, mendietako azken metroak bidetik kanpo eginen ditugu. Gazteluandiko gailurrera iristeko karst deseroso baina labur bat zeharkatu beharko dugu.
zuriain-k sortua, 2015, martxoa 23 - 13:16
Basaburuko mendi ezezagun honetara igoko gara. Beruetetik abiatzen den errepidexka hartuko dugu Iontza leporaino. Bertatik, bide egokietan barrena ibiliko gara. Azken txanpa basoan zehar eta biderik gabe egin beharko dugunez, kontuz ibiliko gara. Txango aproposa udan egiteko, pagadietan fresko ibiliko baikara.
zuriain-k sortua, 2015, martxoa 23 - 13:08
Inarbil auzotik abiatuko gara Auzaren itzalpeko gain ez oso ezagun hauei bisita egiteko. Bidenabar, hainbat megalito ikusiko ditugu. Trackean Inarbildik egin beharreko ibilbidea agertzen bada ere, autoz joan gaitezke Sorginetxe trikuharriraino, eta bertan aparkatu.
zuriain-k sortua, 2015, martxoa 23 - 13:02
Leitzalarreatik abiatuko gara bi gain hauek ezagutzeko. Panorama ederrak miretsiko ditugu tontorretik, eta hainbat tikuharri ikusi. Amaitzeko, Aritzaundia arbolaren hondakinak bisitatuko ditugu. On egin!
|
![]() |