Rutas

Lurraldeak

Ibilbide mota

Enviado por Jose el 2020, Julio 1 - 19:06.
Categorías Abanto-Zierbena, Bizkaia, Portugalete, Santurtzi, Zierbena
ABIAPUNTUA Bizkaia Zubia
Esquema Bizkaia Zubia – Santurtzi – Serantes – Valle – Aldapa – Kardeo – Gallarta – Portugalete – Bizkaia Zubia

Ibilbide hau, Bizkaia Zubiaren Portugaleteko aldetik abiatzen da, eta Santurtzitik Seranteseko tontorreraino doan bidetik igotzen da. Porlanezko zorua eta aldapa leuna ditu gotorlekuraino, baina lur eta hartxintxarrezko bide aldapatsu bihurtzen da tontorrerainoko azken tartean.

Jaitsiera ipar-mendebaldeko gandorretik egiten da. Tarte batzuk nahiko zailak dira bizikleta gainean jaisteko, egia esan, azaleratzen diren haitzei aldapa nabarmena gehitzen zaielako.

Enviado por Jose el 2020, Junio 25 - 18:53.
Categorías Barakaldo, Bizkaia, Gueñes
ABIAPUNTUA Errekaortu (Barakaldo)
Esquema Errekaortu – Saratxo – Eretza – Espino iturria – Saratxo – Errekaortu
Enviado por Xabiaram el 2020, Junio 23 - 17:29.
Categorías Larraine
ABIAPUNTUA Lojibarre
Esquema Lojibar-Holtzarteko zubia-Ardane saroiak-Otsogorri-OTSOGORRIGAINA (1923m)-Pistako urjauzia-Lojibar

(2019-08-16) Egun pasako mendi ibilaldia Euskal Pirineotan.
5 orduko igoera + 1 orduko atsedena + 3 orduko jeitsiera. 1630 metroko igoera desnibela.

Ibilbidea Lojibar auzoan abiatzen da, bertan ostatua eta aparkalekua dago autoa uzteko.
Hemendik Holtzarteko Zubira doan erreka ondotiko senda jarraituko dugu. Ibilbide labur honetan jende asko ibiltzen da, arrroila gaineko zubia ikusten.

Enviado por Jose el 2020, Junio 13 - 08:58.
Categorías Bizkaia, Orozko
ABIAPUNTUA Belaustegiko aparkalekua

Bidea ez dago seinaleztatuta, baina erraza da bertara iristea. Ibarra auzotik porlanezko bide aldapatsu bat igotzen da aparkaleku bateraino. Aparkalekutik bidezidor bat abiatzen da ekialderantz, konifera basoan zehar. Pixkanaka altura galduz joan behar da, errekastora iritsi arte. Tarte labur bat errekan gora eginez laster iristen da ur-jauzira.

Enviado por Jose el 2020, Marzo 28 - 19:41.
Categorías Bizkaia, Orozko
ABIAPUNTUA Arrola (Santa Marina)
Esquema Arrola – Ezkila lepoa – Arriurdin – Larragorri – Jesuri lepoa – Senagorta – Elorritxugana – Senagorta– Jesuri lepoa – Jesuripozueta – Ezkila lepoa – Arrola
Enviado por Jose el 2020, Marzo 19 - 00:42.
Categorías Ataun, Gipuzkoa, Zaldibia
ABIAPUNTUA Arkaka
Esquema Arkaka – Osinberde
Enviado por Jose el 2020, Marzo 7 - 11:09.
Categorías Bizkaia, Galdames, Gueñes
ABIAPUNTUA Saratxaga auzotik hurbil
Esquema Larrea – Zipar
Enviado por Xabiaram el 2020, Febrero 9 - 15:15.
Categorías Beintza Labaien, Donamaria, Oitz, Ultzama, Urrotz
ABIAPUNTUA Oitz
Esquema Oitz-Argibel-Pagoaundi-Zumardenako lepoa-SORATXIPI (1069m)-Monaxketa-Oitz

(2020-02-02) Egun pasako mendi ibilaldia Nafarroako mendialdean.
4,15 orduko igoera + 1 orduko atsedenaldia + 2,15 orduko jeitsiera.

Ibilbidea Oitz herrian abiatzen da, herriko irteeran dagoen zabalgune baten, bertan autoa uzteko tokia ere badago. Ezpelura ibaia pasa eta errepidera iristen garenean pista bat ikusten da errepideko bihurgunean eskuinera, hauxe hartu eta jarrraituko dugu, lehen zatian etxalde pare bat pasako ditugu, ardiak eta ganadua dutenak.

Enviado por Xabiaram el 2020, Febrero 8 - 18:11.
Categorías Larraine
ABIAPUNTUA Galharrea
Esquema Galharrea-Millagateko Lepoa-Thartapunta-Xazpigaña-ORHI (2017m)-Alupiña-Ezpatagaña-Burkegi-Galharrea

(2019-08-17) Egun pasako mendi ibilaldia Euskal Pirineoetako mendi handi batean.
4 orduko igoera + 1 orduko atsedenaldia + 2,5 orduko jeitsiera.

Ibilaldia Larraine aldean, Organbidexka mendatearen oinetan abiatzen da. Autoa uzteko bazter bat ere egoten da. Errepide ondoan pista bat abiatzen da basoan barrena. Malda handi batekin abiatuko gara Orpüne aldetik gora, bidea nabaria da eta ez du zailtasunik jarraitzeko.

Enviado por Xabiaram el 2020, Febrero 8 - 18:06.
Categorías Larraine
ABIAPUNTUA Larraine
Esquema Larraine-Erroimendi-ORHI (2017m)-Behaztoi gandorra-Altxun-Larraine

(2019-08-08) Egun pasako mendi ibilaldia Zuberoako Euskal Pirineotan.
6 ordu eta erdi ibilian. Ordubete eta hamabost minutuko bazkal-atsedenaldia tontorrean.

Ibilaldia Larraine herrian abiatzen da, Aduana zaharra dagoen tokian, bertan autoa uzteko aparkaleku txiki bat ere badago. Jarraian herrian barneratuko gara eta Oihaneko Bidea pista hartuko dugu hegoalderako norabidean, bide hau zabala da eta 1000 bat metroko garaierara iritsi arteko jarraituko dugu. 1. ordua.