Municipio | Gipuzkoa |
AITZBITARTE IV
Errenteriako Aitzbitarte edo Aizpitarte mendiaren HMko hegalean dago, Landarbaso erreka baino 20 bat metro gorago, Aitzbitarte III kobaren gain aldean. 17 m.ko zabalera eta 5 m.ko altuerako sarrera nagusi bat dauka, atalondo zabal baterako sarbide erraza eskaintzen duena. Bada ezker aldean sarrera txikiago bat, berehala atalondo nagusi honekin bat egiten duena. Bertara heltzeko biderik laburrena Errenteriako Barrengoloia aisigunetik erreka aldera jaisten den porlanezko bidea jarraitzea da. Erreka zeharkatzen duen bihurgunean bertan hasten da oinezko bidea, errekaren paretik doana. Minutu gutxiren buruan helduko gara zurezko zubi batera, hura zeharkatu eta aldapan gora metro batzuk eginez gero laster egingo dugu topo kobaren sarrerarekin.
Related nodes
[ibilbide] Igorin SL-Gi 1003 bidetik,
|
![]() |