Abitigarra
Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud |
1169 m |
Sistema |
Iturrieta |
Ubicación |
ED50 30T X.551661, Y.4734487
WGS84 42.759300 N, -2.369951 E. |
Nombres alternativos |
Bitigarra |
Puntos de partida |
Erroitegi, Done Bikendi. |
Cerca |
LEZAUNDI este tumulua, BITIGARRA eremu tumularra, Santa Teodosiako lizarra zuhaitz aparta, Santa Teodosia ermita, Santa Teodosiako gurutzea gurutzea, LEZAUNDI norte eremu tumularra, LAINABARRA tumulua, SANTA TEODOSIA 1 trikuharria, SANTA TEODOSIA 4 trikuharria, SANTA TEODOSIA eremu tumularra, SANTA TEODOSIA 3 trikuharria, SANTA TEODOSIA 2* trikuharria, ORDOBI eremu tumularra, SAN MIGUELA eremu tumularra, Done Bikendi Harana herria, Done Bikendi eliza. |
Provincia |
Araba. |
Categorías |
EHMK. |
|
|
|
Tontorra
©Enezubi
Iturrieta aldeko goi larreen hegoaldeko ertzean dago Abitigarra, pagadiaren mendean gehiena. Goi aldea gora-behera gutxiko eremua da, baina gain pare bat somatzen da nabarmentzen: batean, basoaren itzalean, buzoi txiki gorri bat dago, erne ibili ezean erraz deskuidatzeko modukoa, eta bestean erpin geodesikoa, ezpela mendean hartzen ari den ingurune harritsuan, mendebalderago, buzoitik kilometro batera-edo.
Ekialdean Santa Teodosia ermita eta aisigunea dago, ingurune ederrean. Erroitegi eta Done Bikendi lotzen dituen errepidea pasatzen da bertatik eta bertatik jotzen dute ohiko igoerabideek tontorraren bila. Ibilbidea luzatu nahi izanez gero paisaia beretsuarekin gozatuz hel gaitezke Kontrasta aldeko San Cristobalera, gora-behera handirik gabe.
"Bitigarra" izenaz agertu izan da duela gutxi arte hemen bertan.
Imágenes
 ****
 ***
 ****
 ***
 ****
 ***
 ****
 ***
 ***
 ***
 ***
 ***
 ***
 ***
 ***
 ***
 ***
 ***
 ***
 ****
 ***
 ***
 ***
 ***
 **
|
Bitigarra -> Abitigarra
Euskal Herriko Mendien Katalogoan, 2006-1ko argitalpenean egindako zuzenketa:
"Gerardo Lopez de Guereñuk jadanik izen honen jatorrizko era jaso bazuen ere, saio batzuen ondoren baztertua izan zen gure kartografietatik. Hala ere, oraindik bizirik dirau eta halaxe normalizatu beharko genuke etimoa agerian uzten duen aldaera osoa (‘ahabi-ti igarra’). Aunque Gerardo López de Guereñu ya había recogido esta forma original, tras algunos intentos resultó relegada de nuestras cartografías. Sin embargo, aún se conserva viva y deberíamos normalizar así la variante completa que muestra claramente el étimo (ahabi-ti igarra 'arandanal seco')."