AbodiEnviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Tontorra ©Enezubi Aezkoa eta Zaraitzu ibarren iparraldean, Abodiko mendilerroa ia 20 kilometrotan luzatzen da ekialdetik mendebalderantzko norabidean. Mendebaldeko muturrak Berrendi izena du, eta labar ikusgarriak altxatzen ditu Aezkoa ibarraren gainean. Baina oro har gorabehera handirik gabeko mendilerroa da Abodi, gainalde leun eta borobilekoa. Erpin geodesiko nagusia Alforjaseko mendatearen mendebaldean badago ere, hau ez da Abodiko gainik altuena, berau askoz ekialderago baitago, 1533 metroko altueran.
|
elurtzan
Guri ere antzeko zerbait gertatu zitzaigun, baina lainoagatik izan beharrean izotz eta haizeagatik ez ginen Orira eta azkenean guk ere Abodin amaitu genuen. Pena merezi izan zuen, gehien bat Iratiko basoarengan daukan ikuspegiagatik eta lagunartean lasaiazko joateko modukoa delako.