Achar de AlanoEnviado por Jose el 2007, Marzo 31 - 00:30.
![]() Mendebaldetik ikusita ©Jose Alanoen mendikateko tontorrik txikienetako bat izan arren, bisitatuena izango da ziurrenez Achar de Alano, alde batetik Zuriza aldetik Alanoen goi-ibarrera igotzeko pasabidea den Chandalán haitzartearen ondoan dagoelako, eta bestetik bere itxura ikusgarriarengatik. Chandalán eta Taxera haitzarteek inguruan dituen tontorretatik bereizten dute, haitz kozkor zorrotz itxura emanez. Alanoek hortzak badirudite, Achar letagina da.
|
![]() |