Acherito

Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 2374 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.684825, Y.4751450
WGS84 42.891419 N, -0.737777 E.
Puntos de partida Lintza, Belagua, Zuriza, Selva de Oza
Cerca Sobarcal mendia, BARRANCO ACHERITO trikuharria, Gamueta mendia, FOYA DE L'ACHERITO 1 tumulua, FOYA DE L'ACHERITO 2 tumulua, Gorreta de los Gabachos mendia, FOYA DE L'ACHERITO etxola hondoa, Petrechema mendia, ANSOTIELLO trikuharria, CABANES D'ANSABÈRE etxola hondoa, ANSABÈRE tumulua, CABANES D'ANSABERE harrespila.
Provincia Huesca.
Categorías EHMK.
images
Acherito
Sobarcaletik ©Enezubi

Zurizako mendi handietako bat. Paso del Caballotik abiatzen bazarete, kontuz ibili Plana de Diego parean, deskuidoan erraza baita konturatu gabe, amaigabeko aldapa horretan, Gamuetarako bidea hartzea, lainoa tartean bada batez ere, edota haizearengandik babesteko eskubi aldera jotzen baduzue. Alde honetatik igoz gero, Foyas del Ingeniero aldetik jaitsi zaitezkete Linzara, bidea aldatuz. Ez du aparteko zailtasunik eguraldiak sortutakoak ez badira (haizeak jotzen duenean, esaterako, oso gogor jotzen du Plana de Diego aldean eta hotza bada arazo handia izan liteke). Bera adinako tontorra da Gamueta, baina ez da zerrendan ageri, elkarrengandik gertu samar daudelako beharbada.

Imágenes

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

****

***

***

***

****

***

****

***

***

***

****

***

***

***

****

***

**

***

**

***

***

***

Eta Sobarcal?

Jakin nahi nituzke jendearen proposamenak mendi ahaztu honen inguruan, ez baitu ia inork aipatzen. Zuriza kateko azken mendia izango da niretzat.

Linzako protagonista

Hauxe diot Linzako aterpetxetik ikusten dugun punta bakarra baita. Petretxema eta gure Iru Errege maitea ez dira agertuko lepora iritsi bitartean.
Maiderrek aipatu lez, Linzako aterpetxea izango dugu abiapuntu. Arestian esandako bi punta horien xenda \"mitikoa\", euskaldun guztiok egin beharra, ekidin eta eskubira joko dugu. Gure jomuga Salto del Caballo izango dugu, tarte berezia alegia. Ondoren, xenda polit batek basoan barrena eramango gaitu, eguzkiaz babestuz. Ateratakoan, eguneko unerik funtsezkoena: Paso del Oso. Gure aurrean, txabola eta malda belartsua. Bi aukera:
1) malda ekidin eta ezkerretik jo, xenda txikia agertu arte
2) indartsu aurkitzen badugu geure burua, xenda eraso baina, kontuz; behin gaina erdietsita berehala jaitsi gure azpian dugun zona karstikora, Gamuetara doan muino luzea eskubira utziz ( egia esan, erakargarriagoa).
Bi bideek Plana de Diego dute xede. Pazientziaz bete eta Huertoko leporantz doan kairnez beteriko bidea jarraitu. Eguneko unerik aspergarriena neure aburuz. Behin lepoan jada, merezitako atsedena hartu, Gamuetako orratzez miretsita gelditu eta azkeneko aldapa eraso, ordu erdi batean puntan egoteko. Buzoia harri tartean ezkutaturik zegoen duela hiru urte bederen, amildegian bertan. Panoramikan atentzioa hiru tokitara:
1) Ansabereko orratzak
2) Atxerreko gaztelua
3) Ossauko Midi, beti protagonista zonalde hontatik begiratuta

Eskurtsio proposamena

Egun osoko eskurtsio polit bat proposatzen det. Linzako aterpetxea irteera puntu bezala harturik, lehendabizi Petretxema igotzeari ekin eta honen jeitsieraren ondoren, ondoan dagoen Atxeritorako bidea har daiteke. Ez da gogorregia eta, eguraldiak laguntzen badu behintzat, esperientzi paregabea izan daiteke.