Aintzioako haitzak / Korroskari

Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 1218 m
Sistema Labia
Ubicación ED50 30T X.630935, Y.4752310
WGS84 42.910304 N, -1.397248 E.
Puntos de partida Aintzioa, Urdirotz.
Cerca Larrogain mendia, Gurutzea gurutzea, San Juan Bautista eliza, Urdirotz herria, Urdirotz garaia, San Martin eliza, San Bartolome ermita, Ligarrieta mendia, Aramaia mendia.
Provincia Nafarroa.
Categorías EHMK.
images
Aintzioako haitzak / Korroskari
Aintzioako hormak Larrogain aldeko lepotik ©inaxio

Mendi ederra da Korroskari, Ekialdetik ikusita batez ere, baina zaila da oso gainaldean ibiltzea, karehaitzak eta ezpelak osatutako labirinto kaotiko horretan. Aintzioa aldetik abiatzen diren bideak ere ezpeldian barrena igotzen dira, eta arrasto egokia aurkitu ezean, sekulako lana da aurrera egitea. Urdirotz aldeko bidearen arrastoa nahiko galduta dago, antza denez.
Tontorra, gunerik altuena, karehaitzez osatutako gandor batek osatzen du, landaretza trinkoaz inguratuta, eta harripila batez markatuta dago. Buzoia ordea HEko mutur batean dago, Urdirotz aldera begira dagoen amildegiaren ertzean, lehen aipatutako gaina baino 10 m. gutxiagorekin (GPSaz neurtuta). Bigarren tontor hau da, antza denez, mendizaleek gehien bilatzen dutena, baina horrek ez du esanahi bidea erraza edo nabarmena denik. Ohiko bidea Larrogain eta Korroskari arteko lepotik dator eta arrastoak ugariak dira (plastiko zintak, harripilak, pintura markak...), baina ez dira aski; tarte batzuetan arrastoa "usaindu" beharra dago, ezpelak berak osatutako labirintoan bide zuzena aukeratzeko. Aipatutako bi "tontor" edo puntu hauen artean 400 bat metro besterik ez dago mapa gainean, baina sinistu idazue, tarte horretan larrua utzi beharko duzue saiatuz gero.

Imágenes

****

****

****

***

***

***

****

***

***

****

***

***

***

****

****

****

***

****

****

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

**

Related nodes

Bide erraza 2012an

Literatura luzea daukate Aintzioako haitzak eta Larrogainek bertara iristeko zailtasuna dela eta, baina 2012an ez dago halakorik, batzuen lanari esker, noski, ingurua lehen bezain basatia da eta. Gaur egun, bidea guztiz markatuta dago, ezpela jaun eta jabe izan arren, batzuetan bide zabala aurki dezakegu, eta ezpel ugariak ia ezina egiten du, normalean, bidea galtzea. Badaude, ordea, momentuak despistea ekar dezaketenak, baina ez da aparteko gauzarik. Adi joan behar da denbora guztian, hori bai, baina erraz hel daiteke tontorrera.

Denbora eta abiapuntua

Zenbat denbora eta nondik abiatuta, bai Larrogainera eta bai Aintzioako haitzetara (Korroskarira)?
Jon

Zenbat denbora Larrogainera eta Aintzioako haitzetara

Aintzioa herritik irten, eta Mendigileko belardira heltzeko 30-40' inguru behar da (bide asko dago, eta despistatzeko aukera ere bai). Behin belardi eder honetara helduta, heltzen garen norabidean, eskuinetik beheko aldetik, Larrogainera sartzeko cairna eta markak hasiko dira; eta eskuinetik, baina apur bat gorago, Aintzioako haitzetara sartzeko.
Sarrera horiek aurkituez gero, eta ez da zaila, ez da egongo galbiderik, apur bat adi joanez gero. Larrogainera heltzeko beste ordu erdi bat beharko da (guztira Aintzioatik 70 bat minutu), eta Aintzioako haitzetara heltzeko apur bat gutxiago (guztira Aintzioatik 60 bat minutu).
Nik biak 3 ordu eta 20 minututan egin nituen

Aintzioako haitzak

Ez da erraza Aintzioako haitzetara iristea. Orain urte mordoa Larrogainekin batera igo genuen, Urdirotzetik, eta ez dut aparteko zailtasunik oroitzen. Agian gazteagoak ginen, edo mendia garbiagoa, edo biak. Hala ere, igoera horrek hartu duen ospe makurra dela-eta, oraingoan Aintzioatik igotzea erabaki genuen, errazagoa gertatuko zitzaigulakoan. Iritsi ginen, baina ez zen batere erraza izan. GPSaren laguntza ezinbestekoa izan genuen, bidearen hasiera aurkitzea ezinezkoa gertatu zitzaigulako. Bidea aurkitzeak, ordea, ez dakar arazoen amaiera: marka urdinak, kairnak, plastikozko zerrendak... den-denak beharrezkoak dira, bidea hainbat zatitan desagertu eta ezpel infernu horretan noraezean ibiltzea ez da batere atsegina. Hala ere, merezi du Aintzioa-Korroskarritik ikusten den paisaiaz gozatzeak, baita honelako mendi bakarti batean egoteak. Hori bai, joatera deliberatuz gero, ez ahaztu mapa, bruxula, GPSa ...eta pazientzia.