Aizleor / Unamendi

Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 730 m
Sistema Altzania
Ubicación ED50 30T X.561150, Y.4759800
WGS84 42.986533 N, -2.251236 E.
Puntos de partida Idiazabal, Segura, Zegama.
Cerca Santa Barbara ermita, ZORROZTARRI trikuharria, Mariñamendi mendia, Santa Engrazia eliza.
Provincia Gipuzkoa.
Categorías EHMK.
images
Aizleor / Unamendi
Tontorra ©Enezubi

Mendi apala da Aizleor eta basogintzak mendean hartua du ia erabat, baina badirudi tontor estimatua dela Segura aldean, garbia eta zabala da behintzat alde hartako bidea. Tontorrean zer ikusi gutxi dago: hiru laurdenak pinudiak estaltzen ditu eta libre dagoen aldean Aizkorriko malkarrak ikus daitezke. Urrutira gabe Santa Barbara ermita dago, egoera onean dagoen aterpea bere baitan duela, iturria eta hainbat aulki eta mahairekin aldamenean. Ibilbidea luzatu nahi izanez gero, Mariñamendi ez da urruti gelditzen, baina Aizleor aldetik doazen bideak sasiaren mendean daude.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

****

***

**

***

***

***

***

***

Related nodes

Buzon

Buzon del Grupo Montañero Enara

Re: Buzon

Diozu Gipuzkoako mendien liburuan tontor biak lotzea proposatu arren ez dakizula merezi duen. Esango dizut: egingo nuke azken ez dakit zenbat denbora luze-luzean ez dela inor heldu (ezinezkoa baita) Mariñamendira. Atzo joan nintzan eta Amazoniako basoak zeharkatzea errazagoa izango da hango sasitza gainditzea baino. Gauza bat da sasiartetik edo sasien gainetik pasatzea, baina Mariñamendin sasien azpitik ere igaro behar da. Azkenean, burugogorretan neu nagusi, heldu nintzan, baina ez du merezi. Bere alde duen bakarra Mendien Katalogoan dagoela baino ez da: horrexegatik bakarrik joan nintzen. Kendu eta kitto, bakea! Dena den, inor badoa, praka luzeak eta igitaia edo aihotza behar-beharrezkoak dira (hobe mendizale talde bat kodaina edo motosega hartuta bidea garbitzera joango balitz).