Aiztondo

Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 1007 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.594380, Y.4764485
WGS84 43.025316 N, -1.842914 E.
Puntos de partida Aldatz, Beruete, Etxarri, Lekunberri.
Cerca SAN PAULO trikuharria, San Pablo ermita, BEZTAUN (Korosmendia) trikuharria, Santa Kruz ermita, San Juan Bataiatzailea eliza, Beruete herria, LANDAEDER eremu tumularra, BIDEBERRIETA eremu tumularra, Txiale mendia, Arrizuri mendia.
Provincia Nafarroa.
Categorías EHMK.
images
Aiztondo
Tontorra ©inaxio

Pagadi garbiak, larre gozoak eta herri politak ditu inguruan Aiztondok, nahiz eta burua pagadiaren azpian ezkutatu. Igoerak errazak dira, gora-behera ez baita handia; basoak jartzen du zailtasun bakarra, izan ere ez dago tontorraren inguruan bide nabarmenik eta basoak inguratuz gero ez da batzutan erraza izaten bide zuzenarekin asmatzea. Tontorra bera basoaren mendean dago ia-erabat, eta horrek asko murrizten du ikuspegia. Ibilbidea neke handirik gabe luzatu daiteke iparralderago Ireber eta Arnaizu bilatu eta paisaia berarekin gozatuz.

Imágenes

****

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

**

Related nodes

Tontor bila

Lehengoan han inguruan izan nintzen. Zuperrobi (Zuper, bertako batek), Ireber (Iriber, bertako berak), Seanbe eta Aiztondo. Baina Aiztondoren tontorra bilatzea ez da erraza. Nonbaitera heldu nintzan, baina han ez zegoen buzoirik. Ez dakit ze tontorretara heldu ote nintzen. Ingurua ederra, baina tontorra... egin ote nuen? Nik uste dut hegoalderegi joan nintzela. Nork jakin, GPS barik? Jon

Buzoidun tontorra mendebalderago

Buzoidun tontorra mendebalderago dagoela esango nuke, Enezubik dioen bezala, hurrengo gainean, pagadiak estalitako aldapa baten atzean. Beharbada ikonoa ere hara mugitu beharko nuke. Hemen jasotako kokapena hasierako mendien katalogo ofizialean emandakoa da. Basoak eta karaitz eremuak bat egiten duten lekuan ez da izaten ez erraza batzuetan asmatzea, GPSrik gabe.

Koordenadak

Orri Honetan Agertzen diren koordenadak Ekialdeko Tontorrekoak dira. Buzoidun tontorra hortik 300 metrotara dago mendebaldera. Buzoidun tontorreko koordenadak hauexek dira:43.02563-1.84643