AltunganaEnviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
![]() Tontorra ©Enezubi Barazar eta Zumeltza (Dimagana) mendateen artean dauden mendi tontorren artean garaiena da Altungana. Antzeko altuera duten zenbait tontorrez osatuta dagoen bere mendigain leun eta borobildua ur isurialdeen banalerroan kokatuta dago. Mendi magalak baso landaketez estalita dauden arren, mendigain soildua du, tontorreko ikuspegia inguruko landaketek mugatzen badute ere.
|
![]() |
Mendien Katalogoko oharra
Euskal Herriko Mendien Katalogoko 2014ko aldaketen txostenean, Altunganari buruz ondokoa zehazten da:
"Katalogatutako gailurra iparraldekoa dela zehaztu da, erpin geodesikoa daukana, nahiz eta MTN25 mapak garaiera berbera ematen dion hegoaldeko tontorrari.
Se precisa que la cima catalogada es la norte, donde se levanta el vértice geodésico, si bien el MTN25 da la misma altitud a la cima sur."
Zuzendu dut kokapena, hegoaldeko gailurrarena baitzegoen jasota.