Andrelorriaga / Esparruko PuntaEnviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
![]() Tontorra ©Enezubi Izen eta buzoi asko ditu gailur honek, baina mendi apala da, aparteko nabarmentasunik gabea. Pinu sail zabalak hedatzen dira bere isurialde gehienetan eta horietan barrena pista ugari, tontorrerako bidea amaigabe luzaten dutenak. Ibilbidea luzatu nahi izanez gero, Atxurbide ez da urruti.
|
![]() |
Esparru
Lazkaon Esparru izenez da ezaguna. Andrelorriaga deitzen denik apenas dakien inork.
Urtero irail erdialdean egiten da Esparruko erromeria. Eguraldia ona izanez gero, herri jokoak eta bazkaria gainaldean bertan egiten dira. Bestela, Lazkaoko frontoian. Egun seinalatua da lazkaotar askorentzat.
Argibide bat
Naiz eta Andrelorriaga izenekin azaldu, ehun mendien katalogoan Arantzamendi izenekin azaltzen da. Eskerrikasko.