AndutzEnviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Gurutzedun Tontorra ©Enezubi Ipar-hego norantzan luzatzen den mendialde baten burua da Andutz, 612 metrorekin. Hegoalderago, Urrutzuko lepoaz lotuta, Saltsamendi izeneko beste tontor bat gailentzen da, metro gutxiko aldearekin, 599 metrorekin. Zailtasunik gabeko kilometro bat dago bien tartean, larre eta arkaitzen artean. Aipagarria da ekialdeko isurialdea estaltzen duen artadia, PR atsegin batek zeharkatzen duena, tontorrez tontor ibili eta basoan barrena itzuli nahi izanez gero.
Related nodes
[ibilbide] La cruz de Itziar,
[ibilbide] Tontorrak bidea helburu bihurtu,
[ibilbide] Itsaso eta lehor aldean,
|