Arranomendi

Enviado por zuriain el 2009, Julio 17 - 11:44.
Altitud 811 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.608238, Y.4752922
WGS84 42.919371 N, -1.675105 E.
Nombres alternativos Ustelaga, Arromendi, Arronomendi
Puntos de partida Ziaurritz, Utsi, Gaskue, Eguarats
Cerca Iturzubi mendia, San Urbano ermita, San Andres eliza, San Jose ermita, Tartazupe mendia, San Martin eliza, Txutxurru mendia, Aldaun mendia.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Arranomendi
Iruñeko Donibane Mendi Taldeak jarritako buzoia ©zuriain

Beste hainbatetan bezala, Mendien Katalogoaren erabakia bitxia izan zen: apalagoa eta oro har oso erakargarria ez den Txutxurru mendia aukeratu zuten zerrendarako, hurbileko Arranomendi bazter utzita. Bitxia, zeren hemen ez baitugu ezpel eta sasien artean ibili beharko gailur itxi bateraino iristeko, aitzitik, ongi zaindutako bideak tontor panoramiko bateraino eramanen gaitu. Bertan Iruñeko Donibane Mendi Taldeak jarritako buzoi handi bat ikusiko dugu.
Ibilbide ohiko eta gomendagarrienak San Urbano baselizara daramatenak dira. Ziaurriztik bide zabal bat iristen da tenpluraino. Gaskuetik autoz ere joan gintezke basoen arteko bazter eder horretaraino. Txangoa luzatu nahi izanez gero, inguruan ez da aukerarik falta: aipatu Txutxurruz gain, Aldaun mendia izanen dugu Berkineta lepoaz hego-ekialdera.

Imágenes

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

Related nodes
[ibilbide] Arranomendi, by zuriain