Arrizuriaga

Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 326 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.517770, Y.4788210
WGS84 43.244611 N, -2.782416 E.
Puntos de partida Larrabetzu, Erletxe.
Cerca .
Provincia Bizkaia.
Categorías EHMK.
images
Arrizuriaga
Tontorra ©Galdos
Imágenes

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

Related nodes

Erletxetik igoera

kaixo mendizaleok.
Aurrekoan Arrizurigainera Erletxetik abiatu nintzan. Horretarako poligonoan sartu eta kontuz errotonda batera iristean, jarraitu norantza berdinean zuzen baina ez joan errotondatik ezkerretara gorantza. Zuzen joanda ere gorantza hasten da errepidea eta goraino iritsi behar zera kotxea utzi. Bertan azken poligonoaren atzealdean pista bat hasten da eta bertatik joan. Bidean beste pista edo bide batzukin topatuko zarete baina ez egin kasurik, baso ustiaketaren ondoren sortutakoak dira. 25 minutu ondoren lepo batera iristen zarete eta gorantza doan bidea hartu bakarra da bestea berantza doa Larrabetzura, 5 minuturen ondoren harripilez markatuta dagoen bidetxur batek tontorrera daramatza. Ibilbide hau ez da oso erakargarria, zoritxarrez baso ustiaketaren ondorioz nahikoa izorratu dute parajea. Guztira joan etorria 45 minutu. Gomendioa Larrabetzutik abiatzea.

Arrizurigana -> Arrizuriaga

Euskal Herriko Mendien Katalogoan, 2006-1ko argitalpenean egindako zuzenketa:
"Egia esan, lehengo izena orain proposatzen duguna gehi gana ('gaina') generikoaren emaitza da, silaba errepikapen itsusia haietako bat kenduta saihesten duena. Hala ere, erabilera eta dokumentazioaren arabera, generiko hori ez da ezinbestekoa eta bera barik ematea hartu da ontzat. En realidad el primer nombre es resultado del que ahora proponemos más el genérico gana ('alto'), que evita la cacofónica repetición de sílabas eliminando una de ellas. Sin embargo, el uso y la documentación nos indican que el genérico no es imprescindible y se ha preferido proponer su nombre sin él."

Aldaketak gailurrean

Gurutzea eta buzoiak badaude gaiulurrean baina pinudiz inguratua dago eta ez dago panoramica handirik.